Eusko Legebiltzarrean ekainaren 13an eta Nafarroako Parlamentuan ekainaren 29an erdietsitako akordioen ondoren, orain dira Nafarroa eta EAEko sindikatu guztiak espetxe politikaren aldaketa eta presoen hurbilketa eskatzen dutenak.
Gehiago irakurri
Foro Sozial Iraunkorretik gaur Bartzelonan, babes politiko zabal eta anitzarekin onartu den Bakearen aldeko Adierazpena txalotzen dugu. Gatazkaren konponbidea era integralean jorratzen du. Orain dela 15 hilabete hasitako lanaren emaitza da gaurkoa.
Gehiago irakurri
Agus Hernan, Foro Sozial Iraunkorraren izenean, Palestianan dago une honetan, Sodepaz, Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik, Israelek okupatutako lurretan giza eskubideen egoera ezagutzen. Sodepaz-ek bidaiari buruz egin duen oharra eta delegazioaren argazkia uzten dugu hemen.
Gehiago irakurri
Bihar asteazkena, hilak 20, Foro Sozial Iraunkorrak “Espetxe-politika berri bat aro berrirako" lemapean iragarritako bigarren mahai-ingurua egingo da (19:00, Ezpeleta Jauregia), “Hitzorduak” zikloaren baitan. Pasa den astean egin zen mahai-inguruan arlo juridikoa jorratu zen bezala, biharkoan ikuspegi politikoa landuko da. Eta Nafarroako alderdi politiko gehienen ordezkariak egongo dira: Koldo Martínez (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Tere Saez (Podemos) y José Miguel Nuin (Ezkerra-Izquierda).
Gehiago irakurri
Agus Hernanek parte hartu du gaur Kataluniako Kazetarien Elkargoan egin
den lan-gosarian, bertako kazetarien aurrean. Gosari hau bihar
“Construint la Pau” lemapean egingo den Jardunaldiaren testuinguruan
antolatu da. Jardunaldi hau Bartzelonako udalak, Fundipau fundazioak eta
Foro Sozial Iraunkorrak antolatu dute elkarlanean.
Gehiago irakurri