2023/03/16
image00014.jpeg

Foro Sozial Iraunkorrak bere artxiboaren zati bat Gogora Institutuaren esku utzi du

Gaur bilera bat izan da Gogora Institutuan Foro Sozial Iraunkorraren eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien artean, besteak beste, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria. Foro Sozialaren ordezkaritza Agus Hernan eta Mikel Casadok osatu dute.
Gehiago irakurri

2023/03/09
NEKANE AGUS.jpg

Aurreratutakoa finkatzeko azken Foro Soziala

VI. Foro Sozialaren helburuak eta programa aurkeztu dute gaur Kursaaletik Agus Hernanek eta Nekane Altzelaik.
Gehiago irakurri

2023/03/03
FS Egiari Zor M4.JPG

Foro Sozialaren eta Estatuaren biktimen arteko bilera

Gaur, Foro Sozial Iraunkorra eta Estatuaren biktimen ordezkaritza bat elkartu dira Bilbon, eta «Biktimen arteko diskriminazio egoerak gainditzea. Aurrerapenak eta erronkak» dokumentua eman dio. 
Gehiago irakurri

2023/02/24
WhatsApp Image 2023-02-24 at 12.26.54.jpeg

Behatokiak egiaztatu du Auzitegi Nazionalak osoko zuzenketa egiten diela kartzelen tratamendurako batzordeei

Foro Sozial Iraunkorrak “Motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe-politikaren Behatokia-ren” azken zenbakia aurkeztu du gaur Bilbon. Behatokiaren seigarren eta azken monografiko honetan, Audientzia Nazionalak ezeztatutako baimenen eta hirugarren graduen balantzea egiten da. Teresa Toda, Aitzol Asla abokatua eta Agus Hernanek hartu dute hitza,
Gehiago irakurri

2023/02/18
33e41dfb-d3d8-4747-9cd2-9da5e6726ffc.JPG

«Nafarroan hainbeste aurreratu izanaz harro gaude»

Pasa den urtarrilaren 21ean, Durangon, Foro Sozial Iraunkorrak bere lan-etapa amaitutzat ematea erabaki duela jakinarazi zuen. Gaurkoan, Nafarroako taldeak gauza bera egin du Nafarroako gizarte zibilarekin.

Ekitaldiak bi zati izan ditu: hasieran, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak azken zazpi urteotan Nafarroan lortutako aurrerapenen balantzea egin du gizarte zibileko eragileekin batera, eta Foru Komunitatean bizikidetza demokratikoa eraikitzeko oraindik egiteke dauden erronkak identifikatu ditugu.

Ondoren, ekitaldi publikoa egin da, eta Txemi Perezek eta Xanti Begiristainek hitza hartu dute, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri