2018/06/29

Bartzelonako Adierazpena

Foro Sozial Iraunkorretik gaur Bartzelonan, babes politiko zabal eta anitzarekin onartu den Bakearen aldeko Adierazpena txalotzen dugu. Gatazkaren konponbidea era integralean jorratzen du. Orain dela 15 hilabete hasitako lanaren emaitza da gaurkoa.

Gaur Bartzelonako Udaletxean, “Bartzelona Euskal Herriko bakearen alde” adierazpena aurkeztu da. Adierazpen hau pasa den ekainaren 13an Bartzelonako Udalak, FundiPauk eta Foro Sozialak elkarlanean antolatu zuten “Construint Pau” Jardunaldian landu zen. Bertan, indarkeria mota desberdinetako biktimek hartu zuten parte, baita Kataluniako alderdi politiko desberdinetako kideak ere.