Hasi berri den 2018-19 ikasturterako Foro Sozial Iraunkorrak finkatu dituen erronkak herritarrekin konpartitzea izan da gaurko prentsaurrekoaren helburua: lkarbizitza, biktimak, presoak eta memoria inklusiboa. Nekane Alzelai eta Agus Hernanek hartu dute hitza.
Gehiago irakurri
Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna dela eta, Foro Sozial Iraunkorrak gogoratu du Euskal Herriko gatazka delakoaren testuinguruan zazpi direla desagertutako pertsonak.
Gehiago irakurri
Kofi Annan NBEko Idazkari Nagusi ohiaren heriotzaren aurrean, Foro Sozial Iraunkorrak zera adierazi nahi du:
Gehiago irakurri
Gaur arratsaldeko 17:30ean Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko Presidentearekin bildu dira Agus Hernan eta Teresa Toda, Foro Sozial Iraunkorraren ordezkari gisa. Bilera honekin bi egunetan zehar egin dugun erronda amaitu da. Izan ere, Junts per Catalunya, PSC, CUP, ERC, Catalunya En Comú Podem, CUP, CCOO eta UGTrekin bildu gara.
Gehiago irakurri
Paco Etxeberria eta Laura Pegorekin bildu da gaur Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza bat, EHUko Donostiako egoitzan. Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) kideak dira Etxeberria eta Pego, eta “Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua (1960-2014)” txostenaren egileak dira. Foro Sozialaren ordezkaritzan ELA, LAB, Steilas, ESK, Sare, Etxerat, Antxeta Irratia, Bilgune Feminista, Paz con Dignidad, Hitz&hitz, Egiari zor, Ahotsak, Bake Bidea eta Baketik erakundeen partaideak izan dira. Bilera hau urrian egingo den V. Foro Sozialaren aurrelanketaren baitan kokatua dago.
Gehiago irakurri