Agus Hernan, Foro Sozial Iraunkorraren izenean, Palestianan dago une honetan, Sodepaz, Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik, Israelek okupatutako lurretan giza eskubideen egoera ezagutzen. Sodepaz-ek bidaiari buruz egin duen oharra eta delegazioaren argazkia uzten dugu hemen.
Euskal ordezkaritza bat okupatutako lurralde palestinarretan
Sodepaz, Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik Israelek okupatutako lurretan giza eskubideen egoera ezagutuko du
Bilbo, 2018eko ekainaren 22
Lurralde okupatuetan lanean diharduten taldeekin harreman zuzena duen Sodepaz erakundearen laguntzaz Belen, Jerusalem Ekialdea, Ramallah eta Hebrón bisitatuko ditu taldeak,. Giza eskubideen alorrean ari diren euskal elkarteetako ordezkariek, sindikalistak,politikariak,mugimendu feministeko kideak eta Euskal Herriko hainbat kazetarik hainbat bilera izango dituzte ekainaren 20 eta 27a bitartean. Besteak beste, egoera okerrenean dauden herritarrei beharrezkoa duten osasun arreta ziurtatzen dieten taldeen lana ezagutuko dute bertatik bertara. Baita, laguntza legala ematen dutenena, preso politiko palestinarren eskubideen defentsan aritzen direnena eta emakume palestinar talde desberdinek egiten duten lanaz ere arituko dira.
Lehenengo bilera Belengo alkatearekin izan da. Belenek urtero bataz beste milioi bat turisten bisita jasottzen dituen hiria izaki, bertako biztanle eta erakundeek dituzten erronken berri eman die Anto Salmanek. Cisjordanian palestinarrek egunero bizi duten egoera desberdinek, hesiak ezarritako baldintzak, ur eskasiak, kolonoen asentamentu ilegalek udalaren kudeaketan sortzen dituzten arazo eta zailtasunak azaldu dizkie.
Jerusalemen Estatu Batuen enbaxadaren irekierak herritarrengan izan duen eragina ezagutzeko aukera izan dute, giza eskubideen alde lan egiten duten erakundeen eskutik. Besteak beste JLAC, palestinarrei euren eskubideen defentsan laguntza legala ematen dien erakundearekin elakrtu dira. Bertako legelariek azaldu diete gero eta gogorragoak direla Israelgo gobernuak palestinarrei Jersualemen bizitzeko ezartzen dizkieten baldintzak.
Taldeko kideak dira: CEAR-Euskadiko zuzendaria, Patricia Bárcena, Foro Sozialeko Agus Hernán, Donostiako EH Bilduko Olaia Duarte zinegotzia, CCOOeko Esther Piñeiro, Gipuzkoako Ongi Etorri errefuxiatuakeko Maite Santamaria, Arrasateko Irabazi taldeko zinegotzia Jose Luis Merino eta Maria Angeles Santamaria, Iñaki Makazaga eta Aintzane Bolinaga kazetariak.