Nor gara
Foro Sozial Iraunkorra gizarte zibileko hainbat erakundek eta norbanakok osatzen duten dinamizaziorako espazioa da.
Helburu ditu euskal bake prozesua babestea eta azken urteetan bizi izandako indarkeria zikloaren ondorioen konponbidea errazten laguntzea.
Gaur egun, gizarte zibileko 17 eragilek hartzen dute bertan parte:
- Sindikatuak:
- Bakearen defentsan lanean diharduten eragileak:
- Gatazka deritzonaren ondorioak gainditzeko lanean diharduten eragileak:
- Memoriaren alorrean lanean diharduten eragileak:
- Mugimendu feminista:
- Bestelakoak:
Dinamika hau 2016ko ekainetik ari da lanean, erreferentzia hartuta 2013an Iruñean eta Bilbon egin zen lehen Foro Sozialetik ondorioztaturiko 12 gomendioak.
Horiek honako bost ardatzetan laburbildu daitezke:
- Oinarrizko adostasunak eraikitzea bake prozesuaren erronka nagusiei aurre egiteko.
- Desegite eta armagabetze prozesu bat diseinatzea, garatzea eta aurrera eramatea.
- Presoen eta iheslarien berrintegrazioa erraztea.
- Giza eskubideak sustatzea eta bermatzea.
- Egia eta memoria babestea, iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizuneko bizikidetzarako oinarriak ezartzeko.
Orduz geroztik, Foro Sozial Iraunkorra erreferente garrantzitsua da euskal bake prozesuan emandako aurrerapausoei dagokienez, hala nola:
- ETAren armagabetze zibila eta desegitea, nazioarteko komunitateak egiaztatua.
- Orain gutxira arte imajinatu ezin zitezkeen adostasun politiko, sindikal eta sozialen eraikuntza. Batetik, indarkeria adierazpen guztien biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubidearen inguruan. Eta, bestetik, salbuespenezko espetxe politikaren fasea gainditzeko eta presoei politika normalizatua aplikatzeko premiaren inguruan.
- ...
Baina, hala ere, oraindik lana dago egiteke euskal bake prozesuan aurrera egiten jarraitzeko:
- Biktimen artean bere horretan dirauen diskriminazioarekin amaitu behar da, egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubidea bermatzeko guztiei modu parekidean.
- Salbuespenezko espetxe politika behin betiko indargabetu behar da eta presoei politika normalizatua aplikatzea.
- Espazio sozialetatik memoria kritiko inklusiboaren eraikuntza sustatzea beharrezkoa da, kontakizun guztiak errespetatuko dituena.
Foro Sozial Iraunkorrak berretsi egiten du aurrerantzean lanean jarraitzeko konpromisoa, korapilo horiek askatzen laguntzeko eta bizitakoa etorkizunean berriro ez errepikatzeko.
Bestelako lotura interesgarri batzuk: