2022/12/08
image1.jpeg

Gizarte zibilak egia jakitea eragozten duten mugak gainditzen dituzten ekimenak bultzatu behar ditu

Gaur aurkezten dugun dokumentuan, biktima guztiek egia ezagutzeko duten eskubideari buruz azken hilabeteetan Foro Sozial Iraunkorrak egindako lan handiaren emaitza jakinarazten du.
Gehiago irakurri

2022/11/13
IMG_4943.JPG

Estatuaren biktimen aitortza mugatzen duen kristalezko sabaia hausten hasi da

Foro Sozialak aste honetan eman diren aurrerapausoak baloratu nahi ditu, bai Estatuaren biktimen babesean, bai biktimei ezartzen zaien tratamendu asimetrikoa ahalbidetzen duten politika publikoak aldatzeko borondatean, bai memoria kritiko inklusiboa eraikitzean.
Gehiago irakurri

2022/11/09
Agerraldia.jpg

Foro Sozialak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, "Estatuaren biktimak: asimetriatik berdintasunera" txostena azaltzeko.

Agus Hernanek eta Eneko Callek, Eusko Legebiltzarreko Lehendakariarekin blidu ondoren, talde parlamentarioen aurrean agerraldia egin dute, Giza Eskubideen Batzordean. Hona hemen euren hitzartzeak.
Gehiago irakurri

2022/11/07
WhatsApp Image 2022-11-07 at 12.56.25 PM.jpeg

Estatuak eragindako kaltea onartzeko eskatuko dio gutun bidez Foro Sozialak Sanchez Presidenteari

Atzo El País egunkarian argitaratutako Barrionuevo Barne-ministro ohiaren adierazpen guztiz onartezinen ondoren sortutako erreakzioa positiboki baloratu nahi du Foro Sozial Iraunkorrak. Izan ere, beste behin ere, Espainiako Gobernuan lehen mailako erantzukizunak izan zituztenek gogor birbiktimizatu dituzte Estatuaren biktimak.
Gehiago irakurri

2022/10/17
Joxi_joxean_baiona_001.JPG

Lasa - Zabala kasuan eragindako kaltea onartzeko eta erreparatzeko urratsak ematea eskatu du Foro Sozialak

Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren behartutako desagertzeen 39. urteurrena dela eta, bi gomendio berri egin ditu Foro Sozial Iraunkorrak

Gehiago irakurri

2022/10/04
FeN-ErYXwAEGPK1.jpeg

«Estatuaren biktimak: asimetriatik berdintasunera» txostenaren aurkezpena

Guar, Nafarroako Parlamentuan, Parlamentuko Lehendakariak, Unai Uhalde jaunak, Fernando Armendáriz, Expe Iriarte, José Luis Uriz eta Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariak hartu ditu. Ordezkaritza honek “Estatuaren biktimak: Asimetriatik berdintasunera” txostena eman dio. 2022ko udaberrian Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako bi topaketetan ETAren eta Estatuaren biktimek egindako testigantzetan oinarrituta dago txosten hau. Era berean, Foro Sozialak iragarri du Nafarroako Parlamentuan eta Eusko Legebiltzarrean agerraldiak egingo dituela txostena aurkezteko.
Gehiago irakurri

2022/08/30
WhatsApp Image 2022-08-30 at 11.48.53 AM.jpeg

Informazio Sailkatuaren Legea hobetzeko eta Egia ezagutzeko baldintzak daude, baita desagertze behartuen biktimen kasuan ere

Agus Hernan eta Nekane Altzelaik prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko eguna dela eta.
Gehiago irakurri

2022/08/16
Izengabea.png

Memorialak berriro ere GAL eta BVE taldeen biktimen birbiktimizazio larria eragin du

Pasa den abuztuaren 2an Melitón Manzanasen kasuan egin zuen bezala, Clément Perreten kasuan ere Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak beste aukera bat galdu du Estatuaren biktimak ez birbiktimizatzeko. Izan ere, atzo, ETAk Perret hil zueneko 37. urteurrenaren bezperan, sare sozialetan argitaratutako mezuan Memorialak ez du aipatu Giza Eskubideen urraketan izan zuen erantzukizuna, zehazki gerra zikinean.
Gehiago irakurri

2022/08/02

Estatuko biktimen birbiktimizazio larria saihestu behar du Memorialak

Foro Sozial Iraunkorrak, joan den ekainaren 26an, Florencio Domínguez Iribarren Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko zuzendariari zuzendu zion atxikitako gutuna, bigarren urtez jarraian Estatuaren biktimen birbiktimizazio larria saihesteko asmoz, zehazki Meliton Manzanas (1968/08/02) eta Clément Perret (1985/08/19) kasuekin 2021eko abuztuan gertatu zena.
Gehiago irakurri

2022/07/05
paz.jpg

«Egiaren Batzordea» jasandako kaltea aitortzeko tresna litzateke Estatuaren biktimentzat

Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat izango da bihar, asteazkenean, Bilbon, «Kolonbiako Egiaren Batzordearen azken Txostena» Europan aurkezteko jardunaldian.
Gehiago irakurri