2018/11/30

“Egia ezagutzeko sustatzen diren mekanismo guzti hauen bidez Egiaren Batzorde baten oinarriak eraikiko ditugu”

"Egia jakiteko eskubidea: biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak’ izenburupean, urriaren 5 eta 6an Iruñean eta Bilbon egindako V. Foro Sozialean eztabaidatutako edukien ONDORIOAK aurkeztu ditu gaur Foro Sozial Iraunkorrak Gasteizen
Gehiago irakurri

2018/11/26
foro-social-tejeria.jpg

Foro Sozialak “Sufrimenduaren kartografia integrala” eraman du Eusko Legebilltzarrera

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera egin die gaur Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariei. Zehazki, Nekane Altzelai, Juanjo Espina eta Tasio Arrizabalagak “Sufrimenduaren kartografia integrala” egitasmoa partekatuko dute Tejeria Lehendakariarekin. Bilera ondoren, Nekane Altzelaik adierazpenak egin ditu.
Gehiago irakurri

2018/11/26

Foro Sozialak oso positiboki baloratzen du Sara Fernandez “dispertsioaren biktima” gisa aitortu izana

Foro Sozial Iraunkorra Nafarroan lantaldeak oso positiboki baloratzen du gaur Iruñeko udalean onartu den mozioa Sara Fernandez, Valdemoroko kartzelara zihoanean 2003an hildako iruindarra, “dispertsioaren biktima”gisa aitortzeko.
Gehiago irakurri

2018/11/09
WhatsApp Image 2018-11-09 at 18.38.55.jpeg

Emakume torturatuen testigantzak aintzat hartu behar dira memoria osatu ahal izateko eta jasandako mina aitortzeko

Foro Sozial Iraunkorrak, gaurkoan, Donostiako Emakumeen Etxea den honetan, “Nik sinesten dizut: emakume torturatuen egia” izenburupean, ekitaldia antolatu du.
Gehiago irakurri

2018/11/08
WhatsApp Image 2018-11-05 at 18.58.01.jpeg

Bihar emakume torturatuen testigantzak Donostiako Emakumeen Etxean

Foro Sozial Iraunkorrak Donostiako Emakumeen Etxean “Nik sinesten dizut: emakume torturatuen egia” izenburupean ekitaldia antolatu du (bihar, hilak 9, 18:00etan)
Gehiago irakurri