V. Foro Sozialaren markoan gaur “Sufrimenduaren Kartografia Integrala” egitasmoa aurkeztu dugu (ikusi PDF-n post honen bukaeran). Agus Hernán eta Nekane Altzelaik honen inguruko irakurketa egin dute.
Gehiago irakurri
Asteburuan egingo den V. Foro Sozialaren aurkezpena egin dute gaur Iruñean Expe Iriartek eta Fernando Aramendarizek
Gehiago irakurri
Gaur Agus Hernani Cadena Ser-en egin dioten elakarrizketaren lotura
bidaltzen dizuegu. Elkarrizketan bi gai izan dira hizpide: datorren
asteburuan "Egia jakiteko eskubidea: biktima ororen aitortza eta
erreparaziorako mekanismoak" lemapean egingo den V Foro Soziala eta
presoen auziaren egoera.
Gehiago irakurri
Nazio Batuen Asanbladak 2001eko 55/282 ebazpenaren bitartez erabaki zuen urtero irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzea mundu osoan. Data hori dela eta, V. Foro Soziala prestatzen ari garela kontuan hartuta, Foro Sozial Iraunkorrean modu aktiboan lanean ari diren eragileen talde batek bilera egin zuen atzo, osteguna, irailak 20, 18:00 eta 20:00 artean Iruñeko Condestable jauregian Sanfermines 78 Gogoan plataformako ordezkaritzarekin eta Iruñeko Udaleko Joxe Abaurrea ordezkariarekin. Foro Sozialaren ordezkaritzari dagokionez, ondorengo elkarteen kideek hartu zuten parte: Uharan, LAB, Steilas, Egiari zor, Etxerat, Sare, Antxeta irratia eta Herrieliza (Nafaroako Kristauen sarea) .
Gehiago irakurri
V. Foro Soziala aurkeztu dugu gaur Koldo Mitxelenan. Aitzpea Leizaolak eta Juanjo Espinak hartu dute parte, Harold Good apaiz uniositarekin batera.
Gehiago irakurri