Foro Sozial Iraunkorrak, joan den ekainaren 26an, Florencio Domínguez Iribarren Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko zuzendariari zuzendu zion atxikitako gutuna, bigarren urtez jarraian Estatuaren biktimen birbiktimizazio larria saihesteko asmoz, zehazki Meliton Manzanas (1968/08/02) eta Clément Perret (1985/08/19) kasuekin 2021eko abuztuan gertatu zena.
Bi kasuetan ETAren biktima izan zirela gogoratu zen, eta alde batera utzi ziren giza eskubideen urraketan izandako erantzukizunak, Gobernu frankistan lehenengo kasuan eta GALen, bigarrenean.
Erakunde-ordezkaritzari bidalitako gutunak
Antzeko gutunak bidali zaizkie Euskal zein Nafar erakundeek Memorial-Zentro honen Patronatuan dituzten ordezkariei, duela urtebete sortutako egoeraren aurrean babesa eskatuz.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko sailburu Beatriz Artolazabal eta Ana Ollo andreei, Gasteizko alkate Gorka Urtaran jaunari, Eusko Jaurlaritzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz jaunari eta Martín Zabalza Arregi zuzendari nagusiari bidali zitzaizkien gutunak.