Gaur aurkezten dugun dokumentuan, biktima guztiek egia ezagutzeko duten eskubideari buruz azken hilabeteetan Foro Sozial Iraunkorrak egindako lan handiaren emaitza jakinarazten du.
Gaur egun, egia jakiteko dauden oztopoak aztertzen dira, baita gai horretan egin diren aurrerapenak ere. Nazioarteko beste esperientzia batzuetatik ikasitakotik abiatuta, 5 ONDORIO proposatzen dira bizikidetza demokratikoaren eraikuntzan funtsezko gai horretan aurrera egiteko.
Euskal kasuan, une honetan, ez dago baldintzarik Egiaren Batzorde bat eratzeko, baina Foro Sozial Iraunkorrak ondorioztatu du, gai horretan ere, oztopoak gainditzeko, gizarte zibilari protagonismo handiagoa eman behar zaiola.