2018/06/19

Alderdi desberdinetako ordezkariak bihar Iruñean “Espetxe-politika berri bat aro berrirako" hizpide

Bihar asteazkena, hilak 20, Foro Sozial Iraunkorrak “Espetxe-politika berri bat aro berrirako" lemapean iragarritako bigarren mahai-ingurua egingo da (19:00, Ezpeleta Jauregia), “Hitzorduak” zikloaren baitan. Pasa den astean egin zen mahai-inguruan arlo juridikoa jorratu zen bezala, biharkoan ikuspegi politikoa landuko da. Eta Nafarroako alderdi politiko gehienen ordezkariak egongo dira: Koldo Martínez (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Tere Saez (Podemos) y José Miguel Nuin (Ezkerra-Izquierda).
Gehiago irakurri

2018/06/11

"Espetxe-politika berri bat aro berrirako"

Nafarroako Foro Sozial Iruankorrak, Sare-k eta Etxerat-ek prentsaurrekoa eman dute gaur Iruñean garai berrirako espetxe politika berria eskatzeko eta gai honen inguruan datozen egunean Iruñean egingo diren bi mahi inguru aurkezteko
Gehiago irakurri

2018/05/28

Foro Sozial Iraunkorra Nafarroako Arartekoarekin bildu da

Gaur goizean Foro Sozial Iraunkorraren izenean, Teresa Fagoaga, Teresa Toda eta Jose Luis Uriz Nafarroako Arartekoarekin, Francisco Javier Enerizekin, bildu dira, erakunde nagusietako ordezkariekin egiten ari diren bilera-errondaren baitan. Saio horien bidez, zio politikoengatik preso edo ihesi dauden pertsonen bergizarteratzeari buruz Foro Sozialak egindako gogoetaren ondorioak helarazten ari dira herri-erakundeetako arduradune
Gehiago irakurri

2018/05/23

Presoen gizarteratzeaz erakunde-ordezkariekin aritzeko erronda abiatu du Foro Sozial Iraunkorrak Nafarroako Parlamentuan

Expe Iriarte, Jose Luis Uriz eta Teresa Toda Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariak goiz honetan bildu dira Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentearekin, zio politikoengatik kartzelan eta ihesean dauden pertsonen bergizarteratzeari buruz IV. Foro Sozialak egindako gogoeta eta eztabaida prozesuaren ondorioak aurkezteko. Foro Sozial Iraunkorrak erakunde nagusietako ordezkariekin egin asmo duen bilera-errondako lehen saioa izan da gaurkoa.
Gehiago irakurri

2017/06/27
DDUsm2BXYAA3ekH.jpg

Foro Sozialak gizarte zibilak lideratutako adiskidetze prozesua abian jarriko du Nafarroan

Foro Sozial Iraunkorra Nafarroan lantaldeak prentsaurrekoa eman du gaur Iruñean bere lehen urtearen balorazioa egiteko. Fernando Armendarizek eta Expe Iriartek adierazi dute Foroaren helburua dela adiskidetze prozesua abian jartzea Nafarroan, gizarte zibilak lideratua. Era beran, Nafarroako Gobernuak biktimen aitortza eta erreparazio alorretan hartutako iniziatibak txalotu dituzte, gatazka bera ukatzen ziren garaiak gainditzen hasteko balio izan dutelako. Eta azkenik, datorren urriaren 28rako alkateen asanblada iragarri dute, elkarbizitzaren aldeko prozesuari hauspoa emateko helburuarekin.
Gehiago irakurri