2023/02/18
33e41dfb-d3d8-4747-9cd2-9da5e6726ffc.JPG

«Nafarroan hainbeste aurreratu izanaz harro gaude»

Pasa den urtarrilaren 21ean, Durangon, Foro Sozial Iraunkorrak bere lan-etapa amaitutzat ematea erabaki duela jakinarazi zuen. Gaurkoan, Nafarroako taldeak gauza bera egin du Nafarroako gizarte zibilarekin.

Ekitaldiak bi zati izan ditu: hasieran, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak azken zazpi urteotan Nafarroan lortutako aurrerapenen balantzea egin du gizarte zibileko eragileekin batera, eta Foru Komunitatean bizikidetza demokratikoa eraikitzeko oraindik egiteke dauden erronkak identifikatu ditugu.

Ondoren, ekitaldi publikoa egin da, eta Txemi Perezek eta Xanti Begiristainek hitza hartu dute, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri

2022/12/01
WhatsApp Image 2022-11-30 at 17.39.35.jpeg

Ibilbide oso desberdinetako 9 pertsonak garatu duten kontakizunari buruzko «Memorien Elkarrizketa» esperientzia pilotuaren aurkezpena

Nafarroako Parlamentuko Herritarrekiko Harremanetarako Batzordean agerraldia egin dute 9 lagun hauen ordezkaritza batek, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak sustatu duen «Memorien elkarrizketa» esperientzia pilotua aurkezteko.
Gehiago irakurri

2022/11/03
WhatsApp Image 2022-11-03 at 11.12.08 AM (1).jpeg

Indarkeria desberdinen biktimekin mahai-ingurua, bihar, Nafarroako Parlamentuko hemizikloan

Bihar, azaroak 04, ostirala, «Entzunaz bizikidetza eraiki – Escuchar para construir la convivencia» programaren beste saio bat antolatu du Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak, Nafarroako Parlamentuarekin lankidetzan.
Gehiago irakurri

2022/10/19
09d1e810-845e-4f4f-9c33-f8865e69e4b8 2.jpg

Nafarroako Parlamentuko talde guztiak Estatuaren biktimen tratamendu asimetrikoa gainditzearen alde

Nafarroako Parlamentuko talde guztiek babestu egin dute Estatuaren indarkeriaren biktimek pairatzen duten tratamendu asimetrikoa gainditzeko eta beren eskubideak bermatuak izateko eskaera. Fernando Armendarizek, José Luis Urizek eta Agus Hernanek, Foro Sozial Iraunkorraren izenean, gaurko agerraldian aurkeztu duten txostenean jasota daude biktimen eskaera hauek.
Gehiago irakurri

2022/10/04
FeN-ErYXwAEGPK1.jpeg

«Estatuaren biktimak: asimetriatik berdintasunera» txostenaren aurkezpena

Guar, Nafarroako Parlamentuan, Parlamentuko Lehendakariak, Unai Uhalde jaunak, Fernando Armendáriz, Expe Iriarte, José Luis Uriz eta Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariak hartu ditu. Ordezkaritza honek “Estatuaren biktimak: Asimetriatik berdintasunera” txostena eman dio. 2022ko udaberrian Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako bi topaketetan ETAren eta Estatuaren biktimek egindako testigantzetan oinarrituta dago txosten hau. Era berean, Foro Sozialak iragarri du Nafarroako Parlamentuan eta Eusko Legebiltzarrean agerraldiak egingo dituela txostena aurkezteko.
Gehiago irakurri