Bihar, azaroak 04, ostirala, «Entzunaz bizikidetza eraiki – Escuchar para construir la convivencia» programaren beste saio bat antolatu du Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak, Nafarroako Parlamentuarekin lankidetzan.
Mahai-ingurua 18:00etan hasiko da, eta Parlamentuko hemizikloan egingo da. Indarkeria desberdinen biktimak izango dira bertan: Rosa Lluch eta Carmen Hernando, ETAren biktimak, eta Alberto Goñi eta Mikel Soto, torturaren biktimak.
Ekitaldia Unai Uhalde Parlamentuko lehendakariak eta Fernando Armendáriz Nafarroako Foro Sozialaren Iraunkorraren ordezkariak irekiko dute.
Fernando Reyk moderatuko du mahai-ingurua.
Lan-programa hau 2016. urtean jarri zuen abian Foro Sozialak, Parlamentuko hemizikloan bertan, beste azaroaren 4 batean. Orduan, «blokeo anitzen» garaia zen, eta blokeo hauek bakea eraikitzeko prozesuan aurrera egitea oztopatzen zuten.
Lan-programa honen helburua bikoitza izan da:
Indarkeria-mota desberdinen biktimen artean entzuteko eta elkarrizketarako espazioak sortzea, gizarteari ideia bat helarazteko: «Beren artean hitz egiteko gai izan badira, nola ez dugu guk egingo gauza bera gure artean».
Antolatu gabeko biktimei ahotsa ematea, biktima guztiak modu homogeneoan tratatzea saihestuz, erabilera politikoa egin gabe, eta biktimak diren pertsonen ikuspegi eta iritzien aniztasuna onartuz.
2016. urteaz geroztik, 23 topaketa egin dira programa honen barruan, Iruñean, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Andoainen, Bartzelonan eta Madrilen. Horietako asko komunikabideekin elkarlanean antolatu dira. ETAren biktimak GALen biktimekin elkartu dira, edo espetxe-politikaren biktimekin edo torturaren biktimekin (bukaeran zerrenda osoa).
Topaketa hauen ezaugarri nagusiak entzutea, elkarrizketa eta enpatia izan dira, eta indar eta emozio handiko uneak utzi dizkigute. Ekosistema egokiagoa sortzen lagundu dute, indarkeria-zikloaren ondorioak konpontzen aurrera egiteko eta bizikidetza demokratikoan urrats sendoak egiteko.
Puntu honetara iritsita, Foro Sozial Iraunkorrak uste du lan-programa hau amaitutzat emateko unea iritsi dela. Zama hori guztia biktima horien bizkarrean jartzeari uzteko garaia iritsi da. Izan ere, ez dezagun ahaztu topaketa horietan parte hartzeak zama emozional handia suposatzen duela dagoeneko sufrimendu handia pairatu duten pertsonentzat.
Eta ez hori bakarrik, topaketetan parte hartu duten biktimak sare sozialetan iraindu dituzte, komunikabide zehatz batzuen aldetik mespretxatuak izan dira, eta torturaren biktimen kasuan, Diputatuen Kongresuko tribunatik bertatik birbiktimizatu dituzte.
2020an, torturaren biktima ziren emakumeen arteko topaketekin amaitzea erabaki genuen, sufrimendua ikaragarria suposatzen zuelako haientzat. Gaur, programa osoarekin gauza bera egingo dugu.
Askotan, topaketetan, biktima horiei beren eskuzabaltasunagatik eskerrak eman dizkiegunean, bizikidetzaren eraikuntzan duten erantzukizunagatik egiten dutela erantzun digute.
Erantzukizun horretatik beretik, gizarte osoari dagokio, erakundeek gidatuta, pertsona horiek ireki duten bidean irautea eta haiek eraman duten motxila astuna jasotzea.
Orain, haiek babestu, erreparatu eta aitortu behar ditugu, diskriminazio-adierazpen oro gaindituz, dela ekintzazkoa, dela hitzezkoa.
Biktima guztiak guztienak, gizarte osoarenak, direla ulertzen badugu, biktima guztiak babestu behar baditugu, oraindik existitzen diren bereizkeria-dinamika gurutzatuak gainditzen jarraituz. Eta, horretarako, beharrezkoa da biktima bakoitzak izan dezakeen sentimendua gure bihurtzea gizarte bezala, beraiekin enpatizatuz eta errespetatuz.
Eranskina: “Entzunaz bizikidetza eraiki” programaren kronologia osoa.
2016
1.- Data: azaroaren 4a. Legebiltzarreko hemizikloa (Iruña).
Bi mahai-inguru:
Lehenbizikoa, Iñaki Agirrezabalaga eta Lourdes Zabalza.
Bigarrena, Jose Luis Úriz, Maria Luisa Arija, Javier Alcalde Díaz, Julia Ciz, Aitziber Berrueta, Eneko Etxeberria, Ana Fernandez eta Txema Jurado.
2017
2.- Data: apirilaren 5a. Legebiltzarreko hemizikloa (Iruña).
«Nafarroako emakume torturatuak». Gloria Bosque Ezker, Mertxe Gonzalez Portillo, Marilo Gorostiaga, Ainara Gorostiaga Eskubi, Izaskun Juarez Goñi.
2018
3.- Data: ekainaren 7a. Bartzelona.
Gorka Landaburu, Robert Manrique, Rosa Lluch, Ane Muguruza eta José Vargas Rincón.
4.- Data: azaroaren 9a. Donostia, Emakumeen Etxea.
«Emakume torturatuak»: Kristina Gete Etxeberria, Leire Gallastegi Ormazabal eta Miren Azkarate Badiola.
2019
5.- Otsailaren 22an, ETBren En Jake programarako.
Maria Jauregi eta Peru del Hoyo
6.- Otsailaren 23a. Donostiako Miramar Jauregian.
Maria Jauregi eta Peru del Hoyo.
Jone Artola, Petri Romero, Pablo Marínez eta Isidro Murga.
7.- Martxoaren 3an, Noticias Talderako elkarrizketa.
Mari Carmen Hernández eta Ibon Gárate.
8.- Martxoaren 16a.
Topaketa Estatuko indarkeriaren 18 biktimekin.
Estatuko biktimak: Agurtzane Juanena, Karmele Urbistondo, Encarnación Blanco, Karmen Galdeano, Begoña Martínez de Murgia, Eneko Etxeberria, Andoni Txasko, Aitziber Berrueta, Idoia Zabalza, Begoña Zabalza, Fermín Rodriguez, Bixen Mujika, Axun Lasa, Izaskun Iantzi, Belen Zabala, Mikel Ayestaran, Margari Olano, Remi Ayestaranen ama..
Foro Sozial Iraunkorreko erakundeak: ELA, LAB, Steilas, Uharan, Baketik, Sare, Etxerat, Paz con Dignidad, Egiari Zor eta Antxeta Irratia.
9.- Maiatzaren 5ean, Berrirako elkarrizketan.
Pablo Martinez eta Etzozi Elgezabal.
10.- Ekainaren 7a. Bake Bidearekin elkarlanean antolatua, Biarritzen.
Axun Lasa eta Iñaki García Arrizabalaga.
11.- Uztailaren 2an, Kataluniako Kazetarien Elkargoaren egoitzan (Bartzelona).
Rosa Lluch, Robert Manrique, Andoni Txasko eta Axun Lasa.
12.- Azaroaren 26a. Parlamentuko hemizikloa. Iruña.
Robert Manrique eta Idoia Zabalza.
13.- Azaroaren 30ean, EITB talderako elkarrizketa.
Peio Aizpuru eta Robert Manrique.
2020
14.- Urtarrilaren 22a. Gasteiz.
«Emakume torturatuak». Amaia Andrieu, Marina Sagastizabal eta Olatz Dañobeitia
15.- Otsailaren 6a. Berriarekin batera antolatua Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoain.
María Jáuregui, Naiara Zamarreño, Nagore Otegi eta Eneko Etxeberria.
16.- Otsailaren 10ean: Kataluniako Parlamentua.
Rosa María Cabré, Rosa Lluch eta Robert Manrique.
17.- Uztailaren 26an, Berrirako elkarrizketan.
Ane Muguruza, Rosa Rodero.
18.- Irailaren 12an, Donostian.
ETAren biktimekiko topaketa.
ETAren biktimak: Iñaki García Arrizabalaga, Maixabel Lasa, Josu Elespe, Naiara Zamarreño, Gorka Landaburu, Alberto Muñagorri, María Jauregi.
Foro Sozialeko Iraunkorreko erakundeak: ELA, LAB, CCOO, Steilas, Ahotsak, Bake Bidea, Baketik, Sare, Etxerat, Paz con Dignidad, Herri Eliza, Antxeta Irratia eta Egiari Zor.
19.- Urriaren 8a, Nafarroako Parlamentuko hemizikloan.
Maria Jauregi, Naiara Zamarreño, Belen Zabala eta Olatz Etxabe.
2021
20.- Urtarrilaren 29an, Iruñean.
Aztnugal ekimeneko pertsona torturatuekin topaketa.
Xabier Beortegui, Iñigo González eta Jon Patxi Arratibel
2022
21.– Apirilaren 6a. Madrilgo Ateneoa.
Rosa Lluch, Idoia Zabalza, Maria Jauregui, Axun Lasa eta Alberto Muñagorri.
22.- Maiatzaren 14a. Miramar Jauregia, Donostia.
Tamara Muruetagoiena, Karmen Galdeano, Eneko Etxebarria eta Maider García Goena.
23.- Azaroaren 4an, Parlamentuko hemizikloan. Iruña.
Rosa Lluch, Carmen Hernando, Alberto Goñi eta Mikel Soto.