2020/01/21

Torturaren ostean berreraiki: tresnak eta esperientziak feminismotik

2020ko urtarrilak 22, asteazkena
19:00
Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz

 

Foro Sozial Iraunkorrak "Torturaren ostean berreraiki: tresnak eta esperientziak feminismotik" mahai-ingurua antolatu du. Ekimen horren helburua da torturaren biktima orok egin behar duen erreparazio-prozesuan lagungarri izan daitezkeen tresnak ikusaraztea eta sentsibilizatzea, genero-ikuspegitik.

Hori guztia torturen ondorioei aurre egin dieten emakumeen esperientziak oinarri hartuta, prozesu pertsonal-kolektibo erresilienteen bidez, zeinetan feminismoak paper erabakiorra izan duen.

Horrez gain, torturaren errealitatea ikuspegi kritiko eta feminista batetik testuinguruan kokatuko duen ikertzaile akademiko batek ere parte hartuko du mahai-inguruan, sistema heteropatriarkal matxistaren botere/sumisio harremanen adibide paradigmatiko gisa.

Hain zuzen ere, Amaia Andrieu, Marina Sagastizabal eta Olatz Dañobeitia izango dira hizlariak, eta Aitziber Perez de Cárcamo kazetariak gidatuko du mahaia.

Foro Sozial Iraunkorrak hainbatetan landu ditu emakumeen genero-izaerari lotutako indarkeriaren problematikak, tortura kasu.

Mahai-inguru honen helburua ez da jasandako torturen inguruko testigantzak ezagutzea, baizik eta emakume horiek egin dituzten erreparazio-prozesu pertsonal eta kolektiboak eta horretan lagungarri izan diren tresnak eta esperientziak balioestea eta gizarteratzea.

Gainera, jakin nahi dugu pertsona horiei zer iritzi merezi dien euskal gizartea murgilduta dagoen bizikidetza eraikitzeko prozesuak; zein uste duten dela torturaren biktimek duten zeregina, zer behar duten, zer ekarpen egin dezaketen...

Foro Sozial Iraunkorretik uste dugu euskal gatazka deritzonaren testuinguruan gertatu diren giza eskubideen urraketa guztiak modu ofizialean aitortu eta erreparatu behar direla.

Zoritxarrez, lan handia dago egiteke dagozkien eskubideak aitortzeko torturak jasan zituzten, gutxienez 3.415 pertsonei (EAEn bakarrik, Eusko Jaurlaritzaren "Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektuaren” arabera).

Baina egia da euskal gatazka deritzonaren testuinguruan tortura noizbehinka baina gehiagotan existitu den zerbait izan dela, gaur egun, ukaezina dela.

Hori dela eta, hausnarketa prozesu baten ondoren, Foro Sozial Iraunkorrak erabaki du ez duela bere dinamiketan arreta gehiago jarriko jasandako torturen testigantzetan, baizik eta biktimek gehien behar duten horretan: erreparazioan.

Esan bezala, oso gutxi dira torturaren biktima gisa ofizialki aitortuak izan diren pertsonak. Eta, agian, horren ondorioz, indarra hartu dute biktima horientzat erreparazio sozial eta erresilientea helburu izan duten prozesu ez ofizialek. Horiek dira urtarrilaren 22koa bezalako ekimenen bidez gizarteratu nahi ditugun esperientziak.