2020/02/19

Taxio Arrizabalaga: "Memoria inklusiboa eraikitzeko nazioarteko esperientzietatik ikastea beharrezkoa da"

Memoriaren eraikuntzan adituak diren bost lagunek jardunaldian parte hartuko dute gaur arratsaldean Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, 18:00etan, Paz con Dignidad, Foro Sozial Iraunkorra eta EHUk elkarlanean antolatuta. Gaur goizean, Bakartxo Tejeria andrea Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera ofiziala egin die.

Tasio Arrizabalagak prentsari egindako adierazpenetan gogorarazi du Foro Sozial Iraunkorraren lan-ardatz nagusietako bat memoria inklusiboa eraikitzea dela. Horretarako, Foro Sozialak aktore desberdinen arteko adostasunak landu nahi ditu, bizi izan duguna ahaztu gabe, baina "Kontakizunaren bataila" deritzona gainditzea helburu.

Hala ere, Arrizabalagak onartu du oraindik asko dagoela egiteko arlo honetan: “Ez gara inozoak, eta badakigu memoriari buruzko auziak gatazkaren konponbidea baldintzatzen jarraitzen duela. Horregatik, gure ustez, kanpora begiratu beharra dago, eta nazioarteko esperientzia arrakastatsuetatik ondorioak ateratzen saiatu”.

Nazioarteko adituak

  • Rodrigo Gómez Tortosa. Abokatu eta politologo argentinarra da, eta Buenos Airesko Unibertsitateko irakaslea. Gaur egun NBEko Behartutako Desagertuen Batzordean espezialista da.

  • Ndeye Marie Sagna. Abokatua da, eta gaur egun Kabon Ketoor elkartearen koordinatzailea da, 1999an Casamance eskualdean bake prozesua sustatzeko sortutako emakumeen elkartea.

  • Gloria Guzmán Orellana. Feminista eta aktibista salvadortarra, 1990etik, Asociacio1 n de Mujeres por la Dignidad y la Vida (Las Dignas) elkarteko kide izan da. Bilbon bizi da gaur egun, eta Hegoa Institutuko ikertzailea da. Giza eskubideen eta justiziaren aldeko bere konpromisoaren ondorioz, Giza Eskubideen urraketen biktima zibilen monumentuaren aldeko batzordea sortu zuen 1996an.

  • Gustavo Meoño. Guatemalako bakerako trantsizioan paper garrantzitsua jokatu zuen. Gerrillan militatu zuen, Rigoberta Menchu1 Tum fundazioa zuzendu zuen eta Polizia Nazionalaren Artxibo Historikoko zuzendaria izan zen.

  • Maritze Trigos. Dominikar erlijiosoa eta giza eskubideen defendatzailea. AFAVIT elkarteko kidea da (Kolonbiako Trujillo-Vallen 90eko hamarkadan 342 biktima eragin zuen sarraskia).