Gaur hasi da “Bizikidetza demokratikoaren eraikuntza Nafarroan. Aukerak eta zailtasunak” izenburua duten "Hitzorduak" jardunaldien hirugarren edizioa. Beste saio bat egongo da datorren urriaren 8an, indarkeria mota desberdinetako biktimen eskutik.
Terexa Fagoagaren hitzartzea
Arratsalde on,
Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu hizlariei ponentes - Daniel Innerarity, Helena Taberna y Jorge Urdanoz- eta moderatzaileari – Trini Diaz- jardunaldi hauetan parte hartzea onartzeagatik.
Era berean, bertaratutako guztiei eta etxetik jarraitzen duteneei eta, bereziki, legebiltzarkide jaun-andreei eta Nafarroako Gobernuko eta areto honetan ordezkaritza duten sindikatuetako ordezkariei.
Gaur hasiko da “Bizikidetza demokratikoaren eraikuntza Nafarroan. Aukerak eta zailtasunak” izenburua duten "Hitzorduak" jardunaldien hirugarren edizioa.
Jardunaldi ziklo honek, erreferentziazko pertsonen parte hartzearen bidez, bizikidetzaren errail zentrala elikatu nahi du irabazleen eta galtzaileen logiketan ainguratuta dauden sektoreen aurrean; izan ere, horietako sektore batzuk oso boteretsuak direla.
Bizikidetza demokratikoaz ari gara. Gure ustez, gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak ezartzeko, funtsezkoa da herritar guztiek eskubide guztiak bermatuta izatea. Gizarte orotan, bere legeetan eta gizarte osoaren aldetik onartzeko moduko lehentasunezko zentzu bat badago, hori giza eskubideen, eskubide zibilen eta sozialen urraketak eragindako sufrimendua saihestearen aldeko akordioa da. Hori horrela izanik, bizikidetza da gizarte orok lortu beharko lukeen lehentasun politikoa, hau da, pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzea eta desadostasuna gainditzeko elkarrizketa erabiltzea.
2016an jaio ginenean, inork ez zigun esan bidea erraza izango zenik. Ezin dugu politikaren esku bakarrik utzi bakean bizitzeko beharra.
Foro Sozialak beti aldarrikatu du gizarte zibilaren zeregin aktiboa. Askotan, gizarte zibilak erakutsi du irtenbide berritzaileak bilatzeko gaitasuna duela. Konponbide agendan azken urteetan gizarte zibilaren eskutik egindako urratsak dira horren adibide.
Gizarte zibila gai honetan ere motorra izatea nahi dugu, eta horixe da, hain zuzen ere, jarraian aurkeztuko dizuegun bi jardunaldien helburua. Konpontzeke dauden hiru korapilo handiak askatze prozesuari ekarpena egin nahi diogu: biktima guztien eskubideak eta haien arteko diskriminazioak gainditzea; presoen auzia konpontzea espetxe-araudia normalizatua aplikatuz eta memoria kritiko inklusiboa eraikitzea.
Urriaren 8an, osteguna, 18: 30etan, Legebiltzarreko hemizikloan egingo den bigarren jardunaldira ere gonbidatu nahi zaituztegu.
Parte hartuko dute:
ETAren biktimak
Maria Jauregi. Bere aita ETAren atentatu baten ondorioz hil zen. Tolosa
Naiara Zamarreño. Bere aita ETAren atentatu baten ondorioz hil zen. Errenteria
Estatuaren biktimak
Belen Zabala. Bere anaia Guardia Zibilak hil zuen. Hondarribia
Olatz Etxabe. Bere aita Triple A-k hil zuen.
Moderatzailea: Fernando Rey
Iaz bezala, bi jardunaldietako ekarpenekin dokumentu bat egingo dugu, eta Nafarroako Gobernuari eta parlamentariei helaraziko diegu, bai eta Nafarroan gai horretan lan egiten ari diren beste eragileei ere.