2021/01/29

Nafarroako instituzio publikoek torturaren biktimen onarpen ofizialaren norabidean urratsak eman behar dituzte

Gaur Nafarroako Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza batek (José Luis Uriz, Expe Iriarte eta Tasio Arrizabalaga) eta “Aztungal” moduan ezaguna egin den auziaren ordezkariek (Xabier Beortegui, Iñigo González eta Jon Patxi Arratibel) bilera burutu dugu.

Bilkuran Aztnugaleko ordezkariek dokumentazio ezberdina entregatu dute:

Aurkeztutako tortura salaketak ez ikertzeagatik Estatu espainiarrak jaso dituen hiru zigorrak:
  • Jon Patxi Arratibel (05/05/2015), eskari zenbakia 58488/2013: https://www.mjusticia.gob.es/es/AreaInternacional/TribunalEuropeo/Documents/1292427983675-Sentencia_ARRATIBEL_GARCIANDIA_c__Espa%C3%B1a.pdf
  • Xabier Beortegi Martínez (31/05/2016), eskari zenbakia 36286/2014: https://www.mjusticia.gob.es/es/AreaInternacional/TribunalEuropeo/Documents/1292428035370-Sentencia_BEORTEGUI_MARTINEZ__c__Espa%C3%B1a.pdf
  • Iñigo González Etayo (19/01/2021), eskari zenbakia 20690/17: https://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/767/139/original/20210119_sentencia_inigo_gonzalez.pdf
CPTren informea, 14. puntuan “la delegación recibió alegaciones creíbles y consistentes de malos tratos de 10 de las 11 personas con las que mantuvo entrevistas” jasotzen duena.
  • 2011. urteko maiatzaren 30etik ekainaren 13ra CPTk burututako informea: https://www.idhc.org/arxius/noticies/1418819583-2013-06-inf-esp.pdf

Dokumentazioarekin batera bi eskakizun helarazi dizkiote Foro Sozial Iraunkorrari:

  • Nafarroako jendartearen ordezkari instituzional nagusiekin elkarrizketa lan bat egin dezatela nazioarteko sententziak eta informea helarazteko.

  • Erraztaile lanak egin ditzatela izaera ofiziala izango duen ikerketa bat sustatzeko, Nafarroan Estatuko Segurtasun Indarrek torturatu duten jende kopurua argitu aldera.

Foro Sozialaren ordezkaritzak dokumentazioa jaso eta egindako bi eskariak aztertzeko konpromisoa agertu du. Era berean, torturaren biktimen errekonozimendu ofiziala formalizatu eta esplizitatzearen beharraren inguruko uste osoa adierazi dute. Bai eta Nafarroako instituzio publikoek torturaren biktimen onarpen ofizialaren norabidean urratsak eman behar dituztela, giza eskubideen urratze honek suposatu duena publiko eginez.

Modu berean Foro Sozial Iraunkorrak biktimen eskubideei dagokionez ardazten duen premisa gogorarazi du: biktima guztiek egia jakiteko zein justizia eta erreparazioa izateko eskubidea dute; eta giza eskubideen urraketek onarpen politiko eta instituzional berdina izan behar dute, biolentzia eragin duen eragilea edozein izanda ere.

Iruñea, 2021eko urtarrilak 29