Hasieran, bertaratuko direnek indarkeriaren adierazpen ezberdinek eragindako biktima guztien onarpenerako ekimen bat burutuko dute.
Gaur, arratsaldeko 16.00etan abiatuko da IV. Foro Soziala, Donostian, Ibaetako Campusean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.
Hasieran, bertaratuko direnek indarkeriaren adierazpen ezberdinek eragindako biktima guztien onarpenerako ekimen bat burutuko dute.
Foro honetan,arrazoi politikoengatik ihes eginda edo preso dauden pertsonen itzulera erraztearen inguruan arituko dira partaideak. Ulertzen dugunaren arabera, 2017a erabakitzailea izan behar du arazo hau bideratzeko orduan.
Bi izango dira arratsaldean zehar burutuko diren mahai inguruak:
Lehena, “Legediaren erradiografia eta salbuespen neurriak” izenburupean, Iñigo Iruin abokatua, EHUko irakaslea den Laura Pego eta Arartekoaren ordezkaritzaren izenean Rafa Sainz de Rozaren parte hartzeaz.
Bigarrena, “aktore guztien artean adostutako ibilbide orrirantz” izenburupean, Joseba Azkarraga kontseilari ohia, Jule Goikoetxea EHUko soziologoa, Xantiana Cachenaut Estatu frantziarrean preso daudenen abokatua. EPPKri bere gogoetak eskatu dizkiogu.
Bigarren mahai honek laburbiltzen du Foro Sozial Iraunkorraren izpiritua zein den bigarren ardatz honekin lanean hasi ginenetik: ibilbide orri bat eraikitzea preso edo ihesi dauden pertsonak etxera bueltatu daitezen, Euskal Herrian burutuko litzatekeen zeharkako akordio biltzaile baten arabera.
Dagoeneko parte hartuko dutela konfirmatu dutenen artean, Joseba Egibar, Arnaldo Otegi eta Pili Zabala daude.