2018/10/10

GRADU-PROGRESIOA EZESTEARI BURUZKO IKERKETA

Ikerketa gaur akeztu du Gasteizen Nazario de Oleagak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren dekano
ohiak. Ondoren, “Garai berrietan espetxe politika berria” izenburupean mahai inguru bat egin da hizlari hauekin: Jaime Tapia (Demokraziarako Epaileak), Emilio Olabarria (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kide ohia) eta Amaia Izko abokatua.

GRADU-PROGRESIOA EZESTEARI BURUZKO IKERKETA

Pasa den uztailaren 21ean, Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza bat presoen kolektiboaren bi ordezkariekin bildu zen Alboloteko kartzelan, 
Jon Olarra Guridi eta Ainhoa Mujika Goñi.

Bozeramaileek adierazi zutenez, ETAren disoluzioa gauzatu arren, Espetxe Zaintzarako Epaitegiaren joerak jarraitzen duela izaten gradu-progresiorako eskaera gehienak ezestea. Izan ere, Alboloteko Tratamendu-batzordearen uztaileko bi ebazpen erakutsi zituzten, eta 
bietan ezezkoaren arrazoia berdina zen: “Disolbatu gabeko erakunde terrorista baten kide izatea”.

Foro Sozial Iraunkorrak jasotako ebazpenen bilketa bat egitea eskatu zien Kolektiboaren ordezkariei, azterketa sakon bat egiteko eta 
erakundeekin, alderdiekin eta sindikatuekin partekatzeko. Orotara, 46 auto jaso ditugu, uztaila, abuztua eta irailekoak. Horietako 
44 kasutan ezestea ebatzi zuten eta beste biak onartuak izan ziren. Oinarri honekin, Foro Sozial Iraunkorrekin lan egiten duten zenbait abokatuk ikerketa egin dute.

Ikerketa gaur akeztu du Gasteizen Nazario de Oleagak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren dekano ohiak. Ondoren, “Garai berrietan espetxe 
politika berria” izenburupean mahai inguru bat egin da hizlari hauekin: Jaime Tapia (Demokraziarako Epaileak), Emilio Olabarria (Botere 
Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kide ohia) eta Amaia Izko abokatua.