“Bizikidetza landuz. Tejiendo convivencia” mahai-inguruak aurkeztu dituzte gaur Bilbon Eneko Callek eta Mikel Casadok, “Bizikidetza Demokratikoaren Eraikuntzarekiko Konpromiso Soziala” ekimenaren baitan.
“Bizikidetza Demokratikoaren Eraikuntzarekiko Konpromiso Soziala” ekimena anbizio handiko prozesua da, 2020ko urriaren 17an abian jarri zena, Foro Sozial Iraunkorrean baitan izandako eztabaida eta gogoeten ondorioz. Euskal gizarte zibila aktibatu nahi dugu, hainbat sektoretatik eta etorkizuneko ikuspegitatik ekarpenak egin ditzaten bizikidetza demokratikoa eraikitzeko.
Foro Sozialak prozesuaren erraztatzaile eta dinamizatzailearen papera hartu du, eta, ikuspegi horretatik, herritar guzitei irekitako postontzi bat sortzea sustatu dugu, gogoeta prozesu honetan parte har dezaten.
Alde horretatik, nabarmendu nahi dugu idatzizko lau prentsa talde nagusiak —Berria, Gara, Grupo Noticias, Vocento- gizartean erreferente diren pertsonen iritzi artikuluak argitaratzen ari direla.
Gainera, harreman-erronda aberats bat egiten ari gara euskal eragile sozialekin.
Datorren maiatzaren 16an, Bakezko Bizikidetzaren Nazioarteko Egunean, jasotako ondorio eta ekarpen nagusiak itzultzea da gure helburua.
“Bizikidetza landuz. Tejiendo convivencia”
Iniziatiba honekin beste urrats bat egin nahi dugu ekimena sozializatzeko prozesuan. Martxoan zehar, bizikidetza demokratikoari buruzko elkarrizketarako eta gogoetarako hainbat gune antolatu ditugu. Bizikidetza modu integralean ulertuta bakea eraikitzea helburu duten gizarte zibileko hainbat sektoreren eztabaidak eta proposamenak jaso nahi ditugu. Behetik gorako prozesu bat eraikitzen ari gara, ahalik eta sektore gehienetara iritsiz, konpromiso soziala eraikitzeko helburuarekin.
Noiz: Martxoko lehen lau astearteetan, bakoitza hiriburu batean.
Egunak: 2 (Donostia), 9 (Iruñea), 16 (Gasteiz) eta 24 (Bilbo).
Ordua: 18:30ean (Iruñean izan ezik, 19:00etan izango baita).
Ekitaldi horietan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, osasun-neurriak direla eta. Nolanahi ere, saioak streaming bidez emango dira Foro Sozial Iraunkorreko ohiko kanalen bidez.
Gaiak:
Donostian, martxoaren 2an. Kursaal. “Komunikabideak eta bizikidetza”.
Iruñean, martxoaren 9an. Tres Reyes hotela. “Eliza eta bizikidetza”.
Gasteizen, martxoaren 16an. Europa jauregia. “Bizikidetza kulturaren esparrutik”.
Bilbon, martxoaren 23an. Arrupe Etxea. “Gizarte-mugimenduak eta bizikidetza”.
Izen batzuk:
Donostia: Danilo Albin, Gorka Landaburu eta Iñaki Soto kazetariak.
Iruñea: Mikel Garciandia, Nafarroako gotzaindegiarena, eta Juana Indurain.
Gasteiz: Jon Maia bertsolaria eta Ander Zurimendi.
Bilbo: Yolanda Jubeto eta Irantzu Varela, eko-feminismoa eta mugimendu feminista, hurrenez hurren.