2019/11/25

Foro Sozialak Roberto Manrique, Hipercorreko biktima, eta Idoia Zabaltza, Mikel Zabaltzaren arreba, bilduko ditu asteartean Nafarroako Parlamentuan

Bihar asteartean, azaroaren 26an, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak mahai-ingurua antolatu du Nafarroako Parlamentuarekin elkarlanean.

Azaro honetarako Iruñean antolatutako bi mahai-inguruetako bigarrena da.

“Hitzorduak” zikloaren barruan programatutako saio hau 18:00etan hasiko da, Legebiltzarreko hemizikloan, honako izenburu honekin: "Entzunaz bizikidetza eraiki. Jatorri anitzek indarkerien biktimen testigantzak”

Mahai-inguru honetan indarkeria lehen pertsonan pairatu duten bi lagunek parte hartuko dute: Roberto Manrique, Hipercorreko atentatuan ETAren biktima, eta Idoia Zabaltza, Estatuaren indarkeriaren biktima den Mikel Zabaltzaren arreba. Fernando Reyk moderatuko du saioa.

Nafarroako Parlamentuarekin elkarlanean erakunde horren hemizikloan indarkeria ezberdinen biktimekin antolatzen dugun hirugarren mahai-ingurua da.

Hitzaldiaren helburua, “Hitzorduak” zikloaren xedeak dion bezala, zera da: "Hitz egiteko, entzuteko, parte hartzeko unea da". Hainbat jatorri eta ideiatako pertsonak bildu nahi izan ditugu topaketa hauetan, baita urteetan zehar elkarri bizkar emanda bizi izan direnak ere, hitz egitera eser daitezen, elkar entzun dezaten eta, Robertoren eta Idoiaren kasuan bezala, beren minetatik enpatizatu ahal izateko.

Nafarroako Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, maiatzeko hauteskundeen ostean Nafarroan irekitako legealdia "Nafarroan bizikidetza demokratikoa eraikitzea ahalbidetuko duen legealdia" da.

Eta helburu horretan ez gara hutsetik abiatzen. Aurreko legegintzaldian, akordio puntualak egin ziren, gaixo dauden presoen eta gerturatzeen arloan, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Izquierda-Ezkerra eta Nafarroako sindikatu guztien artean.

Iraganean ainguratutako eredu batean tematzen direnen aurrean, zeinak konponbidea garaileen eta garaituen logika batean baino ez duen ulertzen, gizartearen gehiengoaren eredua defendatzen duen eredua bultzatu nahi du Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak. Etorkizuneko eredua delako, inklusiboa, bizikidetza demokratikoa eraikitzeari begiratzen diona.