Motibazio politikoko presoei aplikatutako politikaren Behatokia aurkeztu du gaur Foro Sozial Iraunkorrak
Teresa Todaren interbentzioa
Espetxeetako egoera berez zaila eta gogorra bada, bereziki da konplexua motibazio politikoko delituengatik preso dauden pertsonen kasuan. Covid19aren pandemiak eta alarma egoeran hartutako neurriek are gehiago larriagotu dute pertsona horien egoera, eta arrazoi berriak mahaigaineratu dituzte berresteko presazkoa eta beharrezkoa dela espetxe politika berri bat, eta, gainera, espetxe politika berri hori posible dela. Norabide horretan, lehen neurria izan beharko litzateke presoak, preso guztiak, eta are gehiago familiengandik ehunka edo milaka kilometrotara daudenak, azken hiru hilabeteotan bisitarik jaso ez duten horiexek, beren jatorrizko probintzietara hurbiltzea.
Testuinguru horretan, Behatokia ekimena aurkezten dugu gaurkoan. Zehazki, ekimenaren izena da “Motibazio politikoko presoei aplikatutako politikaren Behatokia”.
Nafarroan eta EAEn irabazi da dagoeneko partida espetxe politika aldatzeko eta presoak berehala hurbiltzeko. Iritzi publikoak, erakundeek, alderdi politikoek eta gizarte eragileek aldeko jarrera agertu dute. Ez da horrela izan, ordea, praktikan partida hori jokatzen den eremuan, errealitate gordinena bizi den tokian: Estatu espainiarrean.
Covid-19ren konfinamendu eta krisi hilabeteetan, EAEn eta Nafarroan ezagutzen dugun akordioen dinamika hedatu egin da modu esanguratsuan, elkarlanean jardun dutelarik preso sozialen eskubideen alde diharduten erakundeek eta motibazio politikoko presoen eskubideen defentsan lan egiten dutenek, orain artean elkarlan gutxi izan bazuten ere. Horrez gain, alderdi politikoak eta sindikatuak ere batu dira lankidetza horretara, inplementaziorako espazioak ere topatzeraino, ekimenak eraman dituztelarik Espainiako Kongresura, Eusko Legebiltzarrera, Nafarroako Parlamentura, Batzar Nagusietara eta euskal hiriburuetako udaletara.
Nabarmendu beharreko ekarpen kualitatiboa dira Eusko Jaurlaritzak osasun txosten batean oinarrituta egindako gomendioak. Babes handia jaso dute: Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiez gain (EAJ eta PSE), EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere babestu dituzte ondoriook.
Baina ez da gauza bera gertatzen eztabaida foroetan, komunikabideetan edo Espainiako Estatuko autonomia ezberdinetako gizarteetan. Katalunia salbuespena da, Parlamentuan urtarrilean lortutako akordioak erakutsi zigun moduan. Ziur aski, iraganeko logiketan ainguratuta jarraitzen duten alderdiek kontrako iritzi hori anplifikatzen jarritzeak eragotzi egiten dio Pedro Sanchezen Gobernuari alor honetan urrats ausartagoak ematea. Hain zuzen ere, orain artean aditzera eman duen borondatea mugitzen jarraitzearen aldekoa baita, azken bi urteetako urrats txikiek islatzen duten moduan. Urrats horiek bidea markatu beharko lukete, baina xaloegiak dira oraindik.
Espetxe politikaren aldaketaren kontrako iritzia zabaltzen duten lobby horiek indarra hartzen dute, gainera, espetxe gaiei buruz dagoen desinformazio handiarekin. Bide batez, ez bakarrik guretzat hemen kezkagarrienak diren gaiei dagokienez. Baina bai modu nabarmenean euskal presoei eragiten dieten gaiekin, irakurketa politiko interesatuek errealitatea itxuraldatzen dutelarik.
Foro Sozial Iraunkorrean uste dugu ezinbestekoa dela alor hori ere jorratzea, informazio egiaztatua, datu zehatzak eta gardenak eskaintzea leku anitzetan interesa duten pertsonei, espetxeetako eguneroko egoeraren bilakaeran oinarrituta.
Agus Hernanek ondo adierazi duen bezala, egoera berrira egokitzeko lanean, Foro Sozial Iraunkorrak uste du beharrezkoa dela eskura izatea gai garrantzitsu honi buruzko informazio zuzena eta emandako aurrerapausoen jarraipena egiteko tresna eraginkorrak, hurbileko ingurunea gainditzeko eta informazio hori haratago proiektatzeko. Horretarako, ezinbestekoa da Espainiako estatuan iritzi korronte demokratiko bat sortzea, Euskal Herriko bizikidetza demokratikoaren alde jardungo duena.
Helburu horri erantzuteko sortu da Behatokia. Azken finean, behatoki bat izango da, informazio fidagarria, gardena eta kontrastatua eskainiko duena, adituak diren Espainiako Estatuko hainbat lekutako pertsonen begirada eta analisiarekin osaturik. Behatoki honen helburua da errealitateaz mintzatzea, alderdi guztiei erreparatuz modu argian eta laburrean; eta informazioa zabaltzeko bitarteko bilakatzea, espetxeetako egoeraren garapenari eta gertaerei buruz informatuaz, legeetan adituak diren edo problematika horrekin harremana duten pertsonen ikuspuntuak aditzera emanez. Horrez gain, noski, Foro Sozial Iraunkorraren iritzia zein den ere jasoko du.
Konfinamendua baino pixka bat lehenago Foro Sozial Iraunkorrak publikoki aurkeztu zuen "Guztion eta guztiontzako euskal bide bat", presoen berrintegraziorako ibilbide proposamena, hain zuzen ere. Azken hilabeteotan lanean jarraitu dugu "bide" hori pertsona horientzat guztientzat garatu ahal izan dadin. Izan ere, presoen gehiengo handi batek (martxoko datuen arabera, %75,5ek) jada eman ditu urratsak... Baina oraindik oso gutxi izan dira jaso dituzten erantzun positiboak (Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralera iritsi ziren 70 kasuetatik, 3k baino ez zuten erantzun positiboa jaso). Sarritan esan dugun bezala, "bide" hori eraginkorra dela frogatzeko, alor horretan lanean diharduten eragile guztien artean adostea beharrezkoa da, baita eragindako pertsonekin ere, presoekin, alegia.
Horrelako akordio batek soilik bermatuko du bizikidetza demokratikoa eraikitzeko bidean zintzilik geratzen den korapilo hori behin betiko askatzea.
Hortaz, Behatokia, lehen etapa honetan sei hilean behin era digitalean argitaratuko dena, hainbat ataletan egituratzen da, espetxeei buruzko datu eguneratuak eskaintzeko eta presoen egoerari buruzko informazio zehatza emateko: zein gradutan dauden, zenbat baimen jaso dituzten, pertsona gaixoak, emakumeen egoera...
Halaber, informazioa eskainiko digu alderdi juridiko-kartzelarioen garapenari buruz, baimen eskaerei buruz edo graduan aurrera egiteari buruz, eta onartutako eta ukatutako eskaeren ehunekoei buruz. Era berean, jazo daitezkeen gertakari garrantzitsu eta larrien jarraipena ere egingo du, bai eta horien inguruan eman diren urratsena ere.
Edizio bakoitzak Espainiako Estatuko hainbat lekutako aditu banaren azterketa ere jasoko du, aurretik esan bezala. Aurketen dugun lehen ale honetan Javier Mira Benavent Valentziako Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle titularraren ekarpen zabal eta interesgarria jaso dugu, bihotzez eskertzen dioguna.
Lehen ale honetan, datu orokorrez gain, atalka sailkatuta aurkeztuko direnak, gaurkotasunezko gaia izateagatik, Etxeratek egindako ikerketa ere jaso da, Covid19ak espetxeetako bizitzan izan duen eraginari buruzkoa.
Baita hainbat auto eta zenbait kasu zehatzen laburpenak ere, aditzera ematen dutenak zein diren Auzitegi Nazionalean baimen eskaerek edo graduan aurrera egiteko eskaerek dituzten zailtasunak. Berrintegraziorako ezinbestekoak diren neurriak moteltzen ari direla aditzera ematen dute datu horiek.
Behatokia, ziur, eboluzionatzen joango da, egoeraren beraren bilakaerarekin bat eta zentzu positiboan, espero dezagun.
Nori dago zuzenduta? Esan dugun bezala, puntu neuralgikoetara iritsi nahi dugu, politika aldaketaren aldeko iritzi korrontea sortzen laguntzeko. Azken finean, EAEn eta Nafarroan bizikidetza demokratikorako oinarriak finkatzearen aldeko iritzi korronteen aktibazioa da bilatzen duguna, Estatu osorako ere positiboa izango litzatekeena.
Beraz, Behatokia abokatuen elkargoei eta elkarte juridikoei, Zuzenbide Fakultateei, interesa duten pertsonei eta, jakina, komunikabideei bidaliko diegu. Giza eskubideen alorrean eta, bereziki, presoekin lan egiten duten erakundeei ere bai. Indar politikoei eta erakundeei ere zuzenduko gatzaizkie, horietako Giza Eskubideen batzordeei, adibidez.
Behatokia nazioarteko bestelako behatokiei ere helaraziko dugu, hala nola Amnistia Internazionala, OIP...
Jakina, EAEn eta Nafarroan ere zabalduko dugu.
Amaitzeko, adierazi nahi nuke batez ere EuskaL Herritik kanporako pentsatutako argitalpena denez, gehienbat gaztelaniaz idatzita egongo dela.
Aitzol Aslaren interbetzioa (Abokatuen Elkargoko dekanatuaren kidea)
Hortaz, Behatokia, lehen etapa honetan sei hilean behin era digitalean argitaratuko dena, hainbat ataletan egituratzen da, espetxeei buruzko datu eguneratuak eskaintzeko eta presoen egoerari buruzko informazio zehatza emateko: zein gradutan dauden, zenbat baimen jaso dituzten, pertsona gaixoak, emakumeen egoera...
Halaber, informazioa eskainiko digu alderdi juridiko-kartzelarioen garapenari buruz, baimen eskaerei buruz edo graduan aurrera egiteari buruz, eta onartutako eta ukatutako eskaeren ehunekoei buruz. Era berean, jazo daitezkeen gertakari garrantzitsu eta larrien jarraipena ere egingo du, bai eta horien inguruan eman diren urratsena ere.
Edizio bakoitzak Espainiako Estatuko hainbat lekutako aditu banaren azterketa ere jasoko du, aurretik esan bezala. Aurkezten dugun lehen ale honetan Javier Mira Benavent Valentziako Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle titularraren ekarpen zabal eta interesgarria jaso dugu, bihotzez eskertzen dioguna.
Eta hemen datuak:
Irakurketa negatiboa da datu hau: zenbat jarraitzen dute 1go graduan:? 154 eta (horietatik 100.2-arekin: 39).
Beste hauek datu positibo bezala baloratu dezakegu, mantso doa baina badoala dirudi, eta pauta batzuk markatzen digu.
• 2. graduan: 37 + kalean espetxeratze arinduan daude beste 3
• 3. graduan: 4 (horietatik 1 espetxeratze arinduan)
• Irteera baimenak: 9-ri onartu zaizkie irteera baimenak baina 3k ez dituzte gauzatu COVID-a dela eta
Lehen ale honetan, datu orokorrez gain, atalka sailkatuta aurkeztuko direnak, gaurkotasunezko gaia izateagatik, Etxeratek egindako ikerketa ere jaso da, Covid19ak espetxeetako bizitzan izan duen eraginari buruzkoa.
Baita hainbat auto eta zenbait kasu zehatzen laburpenak ere, aditzera ematen dutenak zein diren Auzitegi Nazionalean baimen eskaerek edo graduan aurrera egiteko eskaerek dituzten zailtasunak. Berrintegraziorako ezinbestekoak diren neurriak moteltzen ari direla aditzera ematen dute datu horiek.
Behatokia, ziur, eboluzionatzen joango da, egoeraren beraren bilakaerarekin bat.