2018/03/29

Brian Currin-en hitzaldia “Aiete. 3 urte ondoren”

Urriaren 23, osteguna, 19etan – Donostia

Brian Currinek eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko beste kide batzuek emango duten hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Hitzordua datorren ostegunean izango da, urriaren 23an, 19.00etan, Donostiako Aquariumean.

Hitzaldiaren arrazoi nagusia, Aieteko Konferentzia burutu eta hiru urte ondoren, bake prozesuaren analisia egitea da. Konferentzia hartan nazioarteko pertsona esanguratsuek Aieteko Adierazpena ezagutzera eman zuten, non bake prozesua bultzatzeko pausoak ematera animatzen zen.

Halaber, hitzorduaren baitan, Bake Bideak eta Lokarrik, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren erakunde sustatzaileek, ekainean burututako azken jardunaldiaren ondoriak ezagutzera emango dituzte.

Aldibereko itzulpena izango da. 

Deialdia itxita dago. Eserleku guztiak beteta daude