Formatua egokituko da, baina helburuak berberak dira
COVID-19ak eragindako osasun-egoeraren ondoriozko eragozpenak gorabehera, Foro Sozial Iraunkorrak aurrera jarraitzen du "Bizikidetza eraikitzeko konpromiso soziala" ekimenarekin, baina aurreikusitako bilera eta elkarrizketa gehienek formatua aldatu beharko dute.
Arestian aipatutakoaren ildotik, jarduteko era aldatuko da, baina ez 2021eko maiatzaren 16ra arte aurreikusitako igarobidea, hau da, bizikidetza demokratikoa ulertzeko moduei buruzko eztabaida irekiak izatea, eta ekarpenak eta ikuspegiak jasotzea orain arte Foroa harremanetan egon ez den eragile sozialekin. Horri ekin baino lehen, Foroa bera osatzen duten hamasei erakundeen sentsazioak errepasatzen hasi gara.
Urriaren 17an Aieteko Jauregian egindako ekitaldian aipatu zen bezala, oraingo eta etorkizuneko bizikidetza erakunde demokratikoen eta gizartea osatzen dugun pertsona guztien erantzukizuna da.
Ezinbestekoa da biktima guztien mina aitortzea; behin betiko konponbidea ematea motibazio politikoko delituengatik preso edo ihesi dauden pertsonei, eta baita bere birgizarteratzeari ere.
Argi dago herri honi buruzko ikuspegi desberdinak daudela eta iragana kontatu behar dela, eta kontakizun guztiak entzun eta errespetatu behar dira.
"Bizikidetza demokratikoarekiko konpromiso soziala"-k ez errepikatzeko bermeak ezartzea du helburu, eta, horretarako, bi dira erronkak:
Pertsona guztien eskubide zibil, politiko eta sozial guztiak errespetatuko dituen esparru sozial bat izatea.
Belaunaldi berriei elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren kultura transmititzea, XXI. mendean gatazkak konpontzeko tresna bakarra delakoan.
Foro Sozial Iraunkorrak edozein elkarrizketa edo informazio-eskaera egiteko izendatutako pertsonak gogorarazten dizkizuegu.
-Eneko Calle (655 72 20 46)
-Mikel Casado