GarbiƱe Biurrunekin izandako bileraren ostean Aitzol Asla eta Teresa Todak adierazpenak egin dituzte prentsaren aurrean.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Garbiñe Biurruni, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakariari, gurekin biltzeagatik.
Otsailaren 4an aurkeztu genuen motibazio politikoko presoei aplikatutako politikaren Behatokia-ren seihileko txostenaren bigarren zenbakia aurkeztu diogu Biurruni.
Bat etorri gara Espainiako Gobernua espetxe-politika aldatzeko egiten ari den urratsak positibotzat hartzearekin, baina aldi berean, bi aldeak kezkatuta gaude sortzen ari diren zailtasun berriengatik, Bahatokia-ren azken zenbakian azaltzen direnak.
Gaurko bileran, beraz, Behatokia-tik graduen eboluzio-politikan jarri nahi izan dugu arreta.
Hilabete hauetan EPPK osatzen duten preso gehienak (%58) dagoeneko 2. mailara igarotzea positiboa den arren, ez zaigu hain positiboa iruditzen presoen %5,5 baino ez egotea 3. mailan.
Ez dugu ulertzen zergatik gertatzen ari den hau, bigarren graduan dauden pertsona askok dagoeneko betetzen dituztenean hirugarren mailan eta euskal kartzeletan egoteko baldintzak.
Errealitate horren arrazoietako bat da espetxe-zaintzako batzorde batzuek irizpide ideologikoen arabera jokatzen ari direla, espetxe-araudiaren eskakizunetan oinarritutako irizpide objektiboen arabera jokatu beharrean. Izan ere, espetxe-zaintzako batzorde batzuk espetxe politikaren aldaketaren aurkako lobby gisa definitu dugun hanketako bat dira.
Bestalde, laster ikusiko dugu Galiziako kartzelek euskal presoak hartzeri utziko diotela, eta urrats positiboa da hau.
Urgentea da preso hauei guztiei politika koherente eta integrala aplikatzen hastea, birgizarteratze-ibilbidean aurrera egin ahal izateko.