2011. urteaz geroztik, abuztuaren 30a da Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna, Nazio Batuen babespean. Foro Sozial Iraunkorrak bere egin du data hori, eta duela hiru urtetik hona bere lan-agendan sartu du.
Euskal Herriari dagokionean, gaur egun gutxienez zazpi dira non dauden ere ez dakigun pertsonak.
Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrean erregistratu dugu atxikitako proposamena, eta Legebiltzarreko Mahaiari zuzendu diogu 2020-2021 ikasturtean tramitatzeko, Eusko Legebiltzarrak data hori bere egin dezan 2021eko abuztuaren 30ean.