Foro Sozial Iraunkorraren izenean prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Nazario de Oleagak eta Teresa Todak, Sareko Joseba Azkarragarekin eta Etxerat-eko Partizia Belezekin batera, zio politikoengatik preso dauden pertsonak gizarteratzeko edozein konponbide premiaz agendatan egon behar duten gaiez hitz egiteko.
Maiatzaren 3tik, ETAk Genevan bere desagerpena iragarri zuen egun beretik, eragile askok agenda politikoaren erdigunean jarri dute presoen afera.
Foro Soziala barne gogoeta-prozesu betean murgilduta egon da eta orain, Sare eta Etxeratekin batera, bilera-erronda bat eta zenbait topaketa egiten ari da eragile instituzionalei, politikoei, sindikalei eta gizarte zibileko hainbat pertsona ospetsuri gogoeten berri emateko.
Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu gure iritziz presoen aferaren konponbidea ezinbestean lotuko zaiola biktimen erreparazio-dinamikari. Erreparazio horrek konkrezio ezberdinak izan ahal izango ditu, eta horiek errespetua eta akordioa abiapuntu izanda eraiki beharko dira.
ETAren desagerpenak denbora berri bat zabaltzen du, eta horri lotu beharko litzaioke espetxe-politika. Gogoeta horrekin bat dator herri honetako gehiengo politiko, sindikal eta soziala. Are gehiago, Espainiako Gobernuaren alderdiko zenbait euskal bozeramaile norabide horretan mintzatu dira.
Geure iritziz, gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Hiru erreiak behar ditugu, Iparraldearekin batera helmuga berera iristeko: gizarte bat bakean, preso edo ihesean diren pertsonarik gabe.
Armagabetzearen kasuan bezala, gai honetan ere triangulazioan oinarritutako konponbide-eskema bat eraiki behar dela uste dugu: batetik Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernua, bigarrenik EPPK eta hirugarrenik gizarte-zibila. Zentzu horretan, preso diren pertsonekin zerikusia duen edozein erabaki hartzean pertsona horien adostasuna lortzea komeni dela berresten dugu.
Kontsentsua eragiten duen eskaeran oinarritutako konponbide-eskema bat planteatzen dugu: egungo espetxe-legedia arrunta aplikatzea baino ez. Ez dugu inolako kontraprestazio- ez pribilegio-estrategiarik defendatzen, jada gainditua dagoen egoera jakin batean –eta baterako– diseinatutako politika bat bertan behera uztea baizik.
Foro Sozial Iraunkorraren arabera, agertoki berri honetan, edozein erresoluzio- agendatan premiaz landu beharreko bost alde daude:
Gaixotasunlarriakdituztenpresoak.Aplikatukodirenpolitikekzigorren humanizazio-printzipioa izan beharko dute ardatz; betiere saihestu behar da zigor-betetzeak gaixotasunarengan izan dezakeen eragin negatiboa, eta osasun-egoeraren arabera egokitu beharko da zigorraren betetzea.
Gerturatzea. Zigorra betetzeko indarrean dagoen politika gainditu beharra dago, presoak norberaren bizilekutik urrutiratzen dituena. Presoen familia-ingurunetik gertu dauden espetxeetara hurbilketa efektiboa lortu behar da.
Gradu-politika.Lehengraduarieustekoegoeragainditubeharda.Egun Presoen %92 lehen graduan daude sailkatuta. Egiazki pertsona bakoitzaren zirkunstantzien arabera gradu progresioa aplikatuko duen politika berrira jo beharra dago, eta ez eutsi, egun egiten den moduan, zigortua izan zen delituen araberako edo bere espetxealditik at dauden baldintzen araberako politikari.
Zigorren pilaketa. Beharrezkoa da, era berean, Europako Batasuneko beste estatu batzuetan ezarritako zigorrak pilatzen diren kasuetan, aplikatu beharreko irizpidea Europako araudiak eta ebazpenek ezarritakoa izatea espetxealdiari dagokionez.
5. Beharrezkoa da Euskadiko Autonomia Erkidegora eta Nafarroako Foru Erkidegora ekartzea espetxe-alorreko eskumenak. Beharrezkoa da, baita ere, espetxe-zaintzaren ardura epaitegi naturaletara itzultzea
Beharrezkoa da eragile instituzional, politiko, sindikal edota sozialek denek elkarrekin bultzatzea premiazko agenda hau konponbidean jartzeko.
«Premiazko agendaz» ari gara, jakin badakigulako aurrerago 7/2003 legearekin epaitutako pertsonen gaiari eda torturapean egindako aitorpenetan oinarritutako sententzien gaiari heldu beharko diogula
Errealistak gara, eta ulertzen dugu, kartzela alorrean, agendak garapen bat izango duela. Ez dugu keinu ikusgarririk espero. Jakin badakigu mugimenduak modu gradualean gertatuko direla.
Begibistakoa da herri honetan inork ez duela kartzeletako giltza. Hala ere, ulertzen dugu, agertoki horretara iristeko, aldez aurretik hiru faktore gertatu behar direla: aipatutako akordio zabala hemen gertatzea, presoen beraien partehartzea eta azkenik Espainiako Estatuan kartzela-politika malgutzearen aldeko iritzi korronte bat sortzea.
Aro berri honek dinamika integratzaileak behar ditu. Bizikidetza eraikiko da sektore guztiak egiazki eroso sentituko diren espazioak eraturik. Soilik modu honetan gauzatu ahal izango da beharrezkoa den gizarte-adiskidetzea.
Zentzu horretan, eta biktimei dagokienez, Foro Sozial Iraunkorrak uste du euskal konponbide prozesuan biktimek funtsezko garrantzia dutela eta izan behar dutela. Gizarteak zor handia du biktimekin. Ahanztura eta aitorpen eza urte luzez ixil-ixilik pairatu badute ere, herri honetako biktima gehienak ez daude mendeku eta errebantxa-eskemetan, bizikidetza- eta adiskidetze- eskemetan baizik.
Alor honi dagokionez, informatuta egon behar dute, entzun egin behar ditugu. Espetxe-politika berriak ezartzean kontrasterako mekanismoak artikulatu beharko dira biktima guztiekin, bai antolatuta daudenekin, bai antolatu gabe daudenekin ere. Azaldu, kontrastatu, entzun, baina horrek guztiak ez ditu politika publikoak baldintzatu behar izango.
Akordio politiko, sozial eta sindikal zabal bat defendatzen dugu, irtenbide orekatu eta arrazoizkoa ekarriko duena. Irtenbide horrek erantzun beharko die biktimen eskubideei eta arrazoizko epe batean presorik gabeko agertokia nahi duen gizarteko gehiengoaren nahiari.