2022/03/22

«Ustekabean Topo-Diálogos improbables»: IRAko boluntario ohi baten, RUCko kide ohi baten eta Britainia Handiko armadako kide ohi baten arteko topaketa

Joan den ostiralean, martxoaren 18an, «Ustakabean Topo-Diálogos improbables» dinamikaren barruan, Foro Sozialak Irlandako esperientziari buruzko mahai-ingurua antolatu zuen Errenteriako Niessen Kulturgunean. Honako hauek hartu zuten parte:

  • Michael Culbert, IRAko boluntario ohia

  • Roger McCallum, RUCko kide ohia

  • Lee Lavis, Britainia Handiko Armadako kide ohia

  • Aitzpea Leizaolak eta Agus Hernanek (Foro Sozial Permena) aurkeztu zuten ekitaldia.