[ZUZENEAN] Aiete 10 urte: irakaspenak eta erronkak

10:45 Bartzelonan ospatzen ari den Bakearen II. Mundu Kongresuaren barruan, L’Institut Català Internacional per la Pau entitate publikoak (ICIP), Foro Sozial Iraunkorrak eta Baketik-ek Aieteren adierazpenaren 10. urtemugari eta gizarte zibilaren paperari buruzko tailerra antolatuko dute. Tailerrean parte hartzen ari dira Paul Ríos, Agus Hernan, Maider Maraña (Baketik) eta Andy Carl (bake-prozesuetan aditua). Argazkiak  

2021/10/17 BARTZELONA


13:00 Brian Currinek amaiera eman dio Baionako jardunaldiari Argazkia

11:40 "Bake prozesua, posible den parioa?" Hirugarren eta azken mahai-ingurua hasi da. Parte-hartzaileak: Jean-Pierre Massias, Brandon Hamber eta Carlos Martín Beristain Argazkiak

10:45 "Orain arte egin dena eta etorkizuneko erronkak". Hizlariak: Caroline Guibet Lafaye (Frantziako Ikerketa Zientifikoko katedradun emeritua), Anaiz Funosas (Bake Bidean), Agus Hernan (Foro Soziala). Argazkia 

9:30 Euskal Herriko hautetsien eta politikarien begirada Argazkia

9:15 - Veronique Dudouet: "Bake prozesuaren irakaspenak". Dudouet gatazkak konpontzen doktorea da eta Berghof Foundation-en lan egiten du. Bertan, askapen, negoziazio eta esku-hartze mugimenduei buruzko ikerketa-proiektuak garatu ditu.

9:00 Baionako saioari hasiera emateko, omenaldi hunkigarria egin zaie dagoeneko gurekin ez dauden baina bakea eraikitzeko prozesuari ekarpen erabakigarria egin dioten pertsonei. Bideoa 

2021/10/16 BAIONA


18:00 Arratsaldeko saioa: "Gatazken eraldaketa demokratikoa". Moderatzailea: Stephen Gethins. Parte hartzaileak: Juan Jose Ibarretxe. Quinn Torra, Amalur Alvarez eta Jordi Cuixart. 

Zuzenean jarraitzeko: HEMEN

12:00 "Euskal bake prozesuaren erronkak”.  Moderatzailea: Jonathan Cohen. Parte hartzaileak:Brian Currin, Roberto Manrique, Carmen Galdeano, Agus Hernan. 

Zuzenekoa HEMEN

10:00 Dena prest lehen hitzaldirako: "Euskal Bake prozesuaren irakaspenak" Parte-hartzaileak: Andy Carl, Veronique Dudouet, Paul Rios eta Alberto Spektorowski. Moderatzailea: Aitzpea Leizaola.

ZUZENEAN JARRAITZEKOhttps://youtu.be/PzKQO6oa1Mg

2021/10/15 KURSAAL

17:00 Hasi da gaurko mahaingurua:
"Bake prozesuen garapena azken hamar urteotan". Moderatzailea: John Carlin Parte hartzaileak: Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Witfield eta Sergio Jaramillo. https://twitter.com/forosoziala/status/1448666912888655873?s=21 

16:40 Véronique Dudouet-en eta Martin Griffiths-en hitzak orain https://twitter.com/forosoziala/status/1448659509891645449?s=21

16:20 Eneko Goia, Paul Rios eta Markel Olanok eman diote segida ekitaldi honi.

ZUZENEKOA 

16:08 Hasiera eman diogu ekitaldiari. Biolontxelo doinuek eman diote hasiera, Nekane Alzelaien hitzekin batera.

15:55 Familia argazkia 

15:43 Joseba Egibar, Arnaldo Otegi, Jesús Egiguren, Pilar Garrido...

15:40 Ordezkaritza politikoa iristen hasi da.

15:35 Sindikatuen ordezkariak Aietera iritsi dira.

15:20 Hemen dira Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia, eta Eneko Goia, Donostiako alkatea.

15:15 Dena prest Aieten nazioarteko jardunaldiei ekiteko. Gonbidatuak berehala hasiko dira iristen. 
----
Enlace para seguir en directo de las las 16:00 horas la sesión inaugural de las jornadas internaciones "Aiete 10 años. Enseñanzas y desafíos".   

2021/10/14 AIETEKO JAUREGIA

 "Aiete 10 urte. Irakaspenak eta erronkak" izenpean urriaren 14tik 16ra bitartean, Donostian eta Baionan, egingo diren nazioarteko jardunaldietan parte hartuko dutenen ordezkaritzari harrera egin diote Iñigo Urkullu lehendakariak eta Beatriz Artolazabal sailburuak. Ostean bilera bat egin da Lehendakaritzan. ARGAZKIAK 

2021/10/13 LEHENDAKARITZA