2018/03/28

Lokarrik Foro Sozialaren Gomendioak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan

Gaur goizean, Lokarriko ordezkaritza batek Bizikidetza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordearen lan saio batean parte hartu du, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren Gomendioak aurkezteko. Lan saio hau Nafarroako Sozialistak, Bildu-Nafarroa, Aralar-Nafarroa Bai eta Izquierda Ezkerra talde parlamentarioek eskatu zuten, bai eta Manu Ayerdi legebiltzarkide ez-adskribatuak ere.

Aurkezpen honen helburua Foro Sozialaren Gomendioen edukia ezagutaraztea izan da eta bake prozesua errotzeko heldu beharreko erronka nagusiei buruzko eztabaida politikoa sortzea.

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren lehen gomendioari jarraikiz, elkarrizketa eta berradiskidetze ariketa bat sustazeko eskatu dio Lokarrik Nafarroako Parlamentuari, etorkizuneko elkarbizitzarako oinarri sendoak ezartzeko Nafarroan.

Bizikidetza hobetzeko era aktiboan jarduteko helburuaren inguruko adostasun parlamentario bat abiapuntu egokia litzateke. Horregatik, Lokarrik Nafarroako Parlamentuan bizikidetzaren erronken inguruko adostasunak lortzeko gai izango den batzorde zehatz bat sortzea eskatu du edo bestela, Bizikidetzaren Batzordearen lana biziagotu dadila bake prozesuarekiko, Nafarroako herritarrak ere partaide bihurtuz bizikidetza hobetzeko erronkan.