Gaur goizean Bilbon GKE-en sektoreak aurkeztu dituen dokumentuak eta prentsaurrekoaren testua partekatzen dugu.
Euskadiko GKEen Koordinakundearen adierazpena da, sektore honek indarkeria ziklo luzean mantendu zuen jarrerarekin irakurketa kritikoa eginez eta ETAren eta Estatuaren biktimekiko enpatia ekimen bat da baita.
Elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko ekarpen kolektibo sendo bat. GKEren koordinadoran 80 GGKE daude, EAEko ia guztiak.
Kataluniako GKEen koordinakundea -Lafede, 117 elkarte- eta REAS Euskadi (Alternatiba eta Elkartasun Ekonomia Sarea; 64 GGKE) euskal ordezkaritzarekin batera egon dira ere, eta antzeko manifestuak aurkeztuko dituzte.
Adierazpenaren aurkezpenean presente egon da Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat: Juanjo Espina, Ainara Esteran (Egiari Zor-eko kidea) eta Agus Hernan.