"Ez da sufrimendua gehitzeko unea, konponbideak bilatzeko unea baizik"
Prentsa oharra
Igor Gonzalezen heriotzak denoi interpelatu beharko liguke. Aieteren 9. urteurrenaren bezperan, heriotza honek presoen senideen mina eta frustrazioa areagotzen ditu, eta denon artean poliki-poliki irekitzen saiatzen ari garen aukera-leihoa zailtzen du.
Premiazkoa da presoen auziari konponbide integrala emateko urratsak ematea. Adostasun nahikoak dagoeneko eraikita daude. Adostasunak gauzatzeko planak eta aurrera eramateko borondatea behar dira. Hau konpontzea bizikidetza demokratikoaren aldeko funtsezko ekarpena litzateke.
Amaitzeko, gure doluminak helarazi nahi dizkiegu senideei eta hurbilekoei.
Ez da sufrimendua gehitzeko unea, konponbideak bilatzeko unea baizik.