2020/10/07

ETAren eta Estatuaren biktimen arteko topaketa, bihar Nafarroako Parlamentuan

Joan den 29an egindako mahai inguruarekin hasi genuen Hitzorduak ekimenaren hirugarren edizioa, "Elkarbizitza demokratikoaren eraikuntza Nafarroan. Aukerak eta zailtasunak " lemapean. Bihar bigarren saioa izango da, kasu honetan, ETA eta Estatuaren biktimen artekoa.

Topaketa hau testuinguru zail batean egingo da. Izan ere, lobby jakin batzuk oraindik konpondu gabe dauden hiru korapiloetan (biktimak, presoak eta memoria kritiko inklusiboa) izandako aurrerapenak baldintzatzen saiatzeko bere jarrera gogortzen ari dira. Esaterako, espetxeen eskumena Nafarroako Foru Erkidegoari eta EAEri ez transferitzeko ere eskatu dute.

Biharko hitzorduaren helburua, hain zuzen ere, Nafarroan bizikidetza demokratikoaren aldeko errail nagusia elikatzen jarraitzea da, iraganean ainguratuta dauden sektore boteretsu horien aurrean.

Parte hartuko dute:

ETAren biktimak

  • Maria Jauregi. Bere aita ETAren atentatu baten ondorioz hil zen. Tolosa
  • Naiara Zamarreño. Bere aita ETAren atentatu baten ondorioz hil zen. Errenteria

Estatuaren biktimak

  • Belen Zabala. Bere osaba Guardia Zibilak hil zuen. Hondarribia
  • Olatz Etxabe. Bere aita Triple A-k hil zuen. Arrasate

Moderatzailea: Fernando Rey

Hitzordua 18: 30ean izango da Nafarroako Parlamentuan, eta PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra taldeek bertan izango direla baieztatu dute.

Bilera streaming bidez jarraitu ahal izango da legebiltzarraren webgunean: https://www.parlamentodenavarra.es