Gaur, Donostian, Ahotsak-eko kideak diren Gemma Zabaletak eta Nekane Altzelaik prentsaurrekoa eman dute.
Jardunaldiaren hizlariak:
Maima Abdeslam, Fronte Polisarioaren ordezkaria Genevan (Mendebaldeko Sahara).
Amandine Fulchiron, Actoras de Cambio (Guatemala) talde feministaren sortzaileetako bat.
Alejandra Miller, Ruta Pacífica de las Mujeres-eko kidea eta Egiaren Batzordeko ordezkaria (Kolonbia).
Ayse Betul Celik, irakasle titularra Sabanciko Unibertsitatean (Turkia) eta aditua gatazka etnikoetan, migrazio behartuan, adiskidetzean eta emakumeak bakegintzan.
Moderatzailea: Tamara de Gracia Romero, Mugarik Gabe.
Ahotsak eta Foro Sozial Iraunkorrak elkarrekin antolatu dute "Emakumeak bake-prozesuetan" jardunaldia. Ekitaldia Kursaalen izango da, datorren asteazkenean, abenduak 2, 16:00etan.
Honekin batera, “Ahotsaken esperientzia: Emakumeak elkarrizketaren alde euskal gatazkan” txostena erantsita bidaltzen dizuegu. Txostena aurkeztu du prentsaurrekoan era telematikoan egileetako batek, Maria Villellasek. Dokumentua euskaraz eta gaztelaniaz dago.