2023/01/21

Bere lan-etaparen amaiera gizarte zibilarekin partekatu du Foro Sozialak, eta martxorako azken Foro Sozial bat iragarri du

Gizarte zibilarekin topaketa egiten du gaur Durangon Foro Sozial Iraunkorrak lanean emandako urte horien guztien balantzea partekatzeko eta adierazpen garrantzitsu bat plazaratzeko. Adierazpen horretan iragarri dugu Foro Sozial Iraunkorrak amaitutzat eman duela bere lan-etapa, eta martxoan azken Foro Sozial bat antolatuko duela.

Bi dokumentu egin ditugu publiko gaur Durangon: 

- Azken hilabeteotan barne-eztabaidan egin dugun "azken balantzea",  Nazario de Oleagak eta Expe Iriartek laburbildu dutena ekitaldian:

Deskargatu HEMEN


- Agus Hernan eta Nekane Altzelaik irakurritako adierazpen solemnea: 

«Bide kolektibo bat: Harrotasunerako arrazoiak»

- Ekitaldi osoa Youtubeko gure kanalean duzue: 
https://www.youtube.com/watch?v=RazxIFUj9Yw