Aieteko Nazioarteko Bake Konferentziaren bederatzigarren urteurrena dela-eta, Foro Sozial Iraunkorrak ekitaldia antolatuko du urriaren 17an, larunbatean, Aiete Jauregian, Gandhi aretoan hain zuzen ere, 12:00etatik aurrera, eta bertan bizikidetza demokratikoa eraikitzeko “Konpromiso soziala” aurkeztuko da.
Eneko Goia Donostiako alkateak arestian aipaturiko ekitaldi publikoa irekiko du.
Ostean Foro Sozialaren bozeramaileek “Konpromiso Soziala” aurkezteaz gain, akordioaren beraren proiekzioaz eta bizikidetzarako balioaz hitz egingo dute.
Ekitaldia streaming bitartez eskainiko da.