2018/08/18

FORO SOZIAL IRAUNKORRA KOFI ANANNEN HERIOTZAREN AURREAN

Kofi Annan NBEko Idazkari Nagusi ohiaren heriotzaren aurrean, Foro Sozial Iraunkorrak zera adierazi nahi du:

  • Euskal Herriak, bere instituzioak, alderdi politikoak eta gizarte zibila, bake prozesuaren eraikuntzan orain arte izan dugun aliatu bat galdu dugu. Euskal Herriko bake prozesuan aurrera egitea askoz zailagoa izango litzateke Kofi Anannen eta eta Nazioarteko komunitateko beste pertsona esanguratsuen laguntzarik izan gabe. Batzuek era publikoan eta beste batzuek isilpean egindako ekarpenak gaur egun gauden agertokira iristea ahalbidetu du. Kofi Annanek Aiete eta Kanboko Konferentzietan egindako ekarpena, urte luze hauetan isilpean egindako beste kudeaketekin batera, ez ditugu inoiz ahaztuko. 
    • Gure doluminik sentikorrena bidali nahi diegu bere familiari eta lagunei une zail hauetan. 
    • Nazioarteko Komunitateak lehen mailako papera jokatu du bake justu eta iraunkorraren norabidean pausu erabakigarriak emateko orduan. Hori dela eta, Kofi Ananni eta bake prozesuan ekarpena egin duten eta egiten jarraitzen duten nazioarteko komunitateko beste lagunei Herri honek aitortza zor die egindako lanagatik.